Pello Joxepe iritsi da Larraulera
NÚÑEZ
LARRAUL.
Viernes, 3 de agosto 2018, 00:20
San Esteban jaiei hasiera eman zitzaien atzo arratsaldean. Aneli Urbieta alkateak bota zuen pregoia, eta Iraide eta Udane herriko idazle gazteek bota zuten txupinazoa. Maddi Etxeberria ere izatekotan zen, baina ezin izan zuen azkenean. Txupinazoarekin batera, Pello Joxepe jaitsi zen kanpandorretik, herritarrek bere doinuan sortutako bertsoa abesten zuten bitartean.
Publicidad
Pello Joxepe Udaletxeko balkoira igo zuten, handik ikusiko ditu festak. Segidan, goxokiak bota zituzten eta buru handiak atera ziren haurren atzetik korrika. Gurdi Soinu herriko txarangak alaitu zuen giroa.
Asteazkenean, berriz, herritar ugari elkartu ziren gauean jaien aurrekari moduan antolatu zen zine emanaldira. Plazan jarri zen pantaila erraldoian 'Handia' filma ikusi zuten, txalo zaparrada eskainiz amaieran.
Gaur ostiralean, goizeko 10:00etan gazteen gosaria eskainiko da, gaua plazan igaro ondoren. 11:00etan, meza nagusia izango da elizan eta ondoren hamaiketako herrikoia egingo da. Arratsaldean, herri kirol saioa izango da 18:00etan, eta 20:00etan kantu poteoa egingo da Usarrabi taldearekin. Ondoren, herri afaria egingo da plazan eta 23:00etatik aurrera kontzertua egongo da. Amaieran, Dj Balberrekin dantzaldia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión