Andonegi eta Elorza, gorriz, Euskal Jolaseko bikoaren aurkako partidaren aurretik. Oiangu P. E.

Ordizia

Pala motzeko txapelketan hasiera txarra izan dute oiangutarrek

Gaur iluntzean hiru partida jokatuko dituzte Olaberriako frontoian, bai nagusi zein jubenil mailakoak

Amaia Núñez

Ordizia

Jueves, 13 de noviembre 2025, 20:14

Pala motzeko jokora egin gabe daude oraindik Oiangu Pilota Elkarteko jokalariak eta hori nabaritu zen Gipuzkoako Txapelketako lehenengo jardunaldian. Nagusi mailan bi partida izan zituzten, baina ezin izan zuten garaipenik lortu, gogoz saiatu arren.

Publicidad

Lehenengo mailan, Aimar Etxeberria eta Zuhaitz Letamendiak osatutako bikoteak gogor lan egin zuen Errepalako Ibargaray-Navarro bikoaren aurka. Hasieratik argi zuten partida gogorra izango zela, eta, gertu izan bazuten ere, 31-40 emaitzarekin galdu zuten.

Bigarren mailari dagokionean, Aratz Elorza eta Azeari Andonegi nagusitasunez aritu ziren Euskal Jolaseko Badiola-Garikanoren aurka. Hala ere, pilota aldaketa batek partiduaren noran-tza guztiz aldatu zuen, garaipena debarren eskuetan utziz 36-40 emaitzarekin. Gonzalez eta Oyarbidek, atsedenaldiaren ondoren, jardunaldi honetan ekingo diote lehiaketari.

Pala motzari eskua hartzeko denbora behar izan dute oiangutarrek eta datozen jardunaldietan ere gogor arituko dira lanean emaitza hauek hobetu ahal izateko.

Bestalde, Oiangu Pilota eskolako infantil mailako jokalariak ere lehiatu ziren. Ikus izeneko modalitatean estreinatu ziren pasa den asteburuan. Hauek ere guztiz saiatu ziren garaipenaren bila, baina ezinezkoa izan zuten. Oiangu 1 bikoak 27-20 galdu zuen Ilunpe 2ren aurka eta Oiangu 2 bikoteak 16-30 Zumaia 1ekoen aurka.

Asteburuko partiduak

Jardunaldi honetan lau partida jokatuko dituzte etxean, horietatik hiru gaur arratsaldean izango dira ikusgai, 19:00etan hasita Olaberriako udal pilotalekuan. Lehenengo mailako partidak emango dio hasiera jaialdiari. Etxeberria-Letamendiak Gaztelekuko ...ren aurka jokatuko dute. Segidan, jubenil mailakoen partida izango da, Gaztelekuko bikoa izango dute aurkari, eta, azkenik, Gonzalez-Oyarbidek Errepalako bikoa hartuko du.

Publicidad

Bihar larunbatarekin, 19:00etan nesken gomazko partida jokatuko da. Gainera, Andonegi eta Elorzak Altzatarraren aurka jokatuko dute bihar, 12:00etatik aurrera Donostian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad