Kuiak eta hurrak iritsi dira, udazkena gertu dagoen seinale
Porruak aldatzeko garaia da, eta ilara txikiak sortu ziren hiru landare saltzaileen postuetan
TERE MADINABEITIA
ordizia.
Miércoles, 28 de agosto 2024, 20:57
Abuztuko azken feria zen oraindik atzokoa, baina uda agurtzeko gutxi falta dela agerian geratu zen, kuiak, hurrak eta txikoria bezalako produktuekin. Udazkena gerturatzen ari dela ezin da ukatu horiek ikusita.
Publicidad
Urteko lehen kuiak Zeraindik iritsi dira aurten, Iñaki Intxaustiren Mendarte baserritik. Gernika motakoak dira, ekologikoak, eta zatika daude salgai, kiloa 2,8 euroan. Izan ere, kuia horiek handiak dira, eta hori erakusteko, eskuetan jaso zuen bat zeraindarrak, bost-bat kilokoa.
ORDIZIAKO AZOKA
-
Bertako produktuak
-
Gutx. Geh..
-
Perretxikoak
-
Ziza horia 18 20
-
Onddoa 22 332
-
Boilurra (pieza) 5 20
-
Gaztak
-
Ardia 18 23
-
Behia 12,5 25
-
Nahasia 13,5 16
-
Ahuntza 17,5 30
-
Fruta
-
Sagarra 2,5 3
-
Arana 4 4,2
-
Klaudia arana 5
-
Marrubiak 6,5 8
-
Fruta gorriak 15
-
Intxaurra 5
-
Hurra 4 5
-
Barazkiak (kiloa)
-
Kuia 2,8
-
Espinaka 3,8 4
-
Potxa 12
-
Leka 6 7
-
Pipermina 10 14
-
Piper morroa 5,5
-
Italiar piper berdea 5,5
-
Gernika piperra 6,5
-
Luzokerra 2,5
-
Kuiatxoa 2,5 3
-
Alberjinia 4
-
Tomatea 4 5
-
Gerezi tomatea 8
-
Patata 1,5 3
-
Babarrun beltza 14 16
-
Babarrun zuria 10
-
Tipula 1,5 3
-
Azenarioa 1,5 2
-
Barazkiak (unitatea)
-
Eskarola 2,5
-
Txikoria 1,30
-
Udaberriko aza 1 4
-
Urazak 0,8 1
-
Kuiatxoak 1 3
-
Luzokerrak 1 1,5
-
Baratxuria 0,70
-
Barazkiak (sorta)
-
Tipula 2,5
-
Porrua 1,5 3
-
Erremolatxa 2 4,4
-
Espinaka 1 1,5
-
Baratxuria 1 1,5
-
Azenarioa 1 2,5
-
Azelga 0,5 2
-
Kanpoko produktuak
-
Barazkiak
-
Tomatea 3,95 4,9
-
Piperra 2,95 3,95
-
Patata 1,20 1,95
-
Leka 4,95 5,9
-
Kuiatxoa 2,25 3,5
-
Alberjinia 2,25 3,5
-
Luzokerra 2,25 3,5
-
Uraza 1,45 1,5
-
Azenarioa 1,5 1,65
-
Brokolia 3,5
-
Azalorea (unitatea) 3,5
-
Porrua (sorta) 2,95 3,5
-
Fruta
-
Klaudia arana 4,5 4,95
-
Brinoia 1,25 4,95
-
Albertxikoa 1,25 4,95
-
Paraguaioa 1,55 4,95
-
Melokotoia 1,25 4,95
-
Moskatel mahatsa 4,95
-
Garnatxa 2,95
-
Laranja 1 3,5
-
Mandarina 1,5 4,95
-
Sagarra 1,5 3,9
-
Madaria 1,95 3,95
-
Platanoa 3,95 4,9
-
Kiwia 5,5 5,9
-
Meloia 1,95 3,5
-
Sandia 1,95 2,95
-
Arrainak
-
Mediana-merlenka 20,8
-
Oilarra 18,9
-
Izokina 19,9
-
Itsas zapoa 15,9
-
Bakailaoa 24,9 25,9
-
Kokotxa 32,8
-
Txipiroia 22,7
-
Antxoa 18,3
-
Hegaluzea 17,9
-
Perlitak 9,9
Hurrak, berriz, Aramatik iritsi dira, eta Jaione Irazustaren postuan zeuden salgai, kiloa 5 euroan. Iaz baino gutxiago daudela zioen aramarrak, baina ale handiagoak direla ere bai. Kilo erdiko poltsetan zituen prestatuta, eta azkar asko saldu zituen, erosleak zain zeudelako nonbait. Hurrekin batera, Irazustak txikoria ere aurkeztu zuen, bakoitza 1,3 euroan.
Lekak ere aipatu behar dira, atzo egundoko aukera zegoelako Plaza Nagusian, bost mota ezberdin hain zuzen. Itsasoko Maria Jesus Oriak zituen gehienak: igitai motakoa, gorria zapala eta borobil morea eta berdea. Beste postuetan berde zapala ere bazegoen aukeran. Lekaren kiloa 6 eta 7 euro artean dago. Esan behar da aukera zabala zela, baina kantitatea nahiko gutxi. Aurten beste urteetan baino gutxiago dago.
Aire libreko tomatea ere ez dago ia. Plazan saltzen duten baserritar askok utzi egin diote tomatea jartzeari, ez delako asko jasotzen, eta aurten gutxiago oraindik, orain arte egin duen uda aldrebesaren ondorioz. Orain, gainera, herdoila hartzeko arriskuan omen dago tomatea, gauak eta goizaldeak hotzak direlako, eta goizetan ihintza sortzen delako.
Publicidad
Sagarrak, aldiz, ugari izango omen dira. Hala iragarri zuen duela aste batzuk Jose Antonio Elosegi gabiriarrak, eta momentuz ez da faltarik. Atzo mota berri bat aurkeztu zuten, gainera, Aragoiko marroixka izenekoa. Oriak eta Arantxa Lopetegik zuten salgai, kiloa 3 euroan. Datorren astean Errezilgo Simon Aizpuruk hasiko du salmenta denboraldia.
Orain, porrua aldatzeko garaia ere bada, eta ilaratxoak sortu ziren atzo hori erosteko. Ehuneko sortak 4-4,50 euro artean ziren.
Perretxikoen atalean, Lasak eta Barcinak 45 kilo ziza hori (10-20 euro kiloa) eta 40 kilo onddo (22-33 euro) eskaini zituzten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión