Borrar
Aurtengo Kilometroaken leloa Villa Eugenian jarrita 'Batera, bagara, bat gara'. MARIN

Kilometroak, ikastolen festa, Goierrin

Sorterrira itzuliz astebukaeran zehar Lazkao, Beasain eta Ordiziako ikastolak modu xume batean arituko dira

El Diario Vasco

ordizia.

Ostirala, 1 urria 2021

Comenta

Astebukaera honetan, Gipuzkoako ikastolen jaia; Kilometroak, 43 urte pasa eta gero sortu zen esparrura bueltatzen da, Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jaintza ikastolen eskutik.

Antolatzaileen hitzetan, «aurtengoak erakusten du nola ari den aldatzen gizartea. Kilometro guztiak ezberdinak dira, eta urtez urte berritzen dira. Aurtengo Kilometroetan helburu handiena da Goierriko ikastolen arteko harremanak sendotzea, orain arte bezala, herriari begirako proiektu bat sustatzea. Eta bertan, gure ikasleak, langileak eta familiak dagoeneko iritsi den aro berri honi erantzun partekatu bat eta indarrez betea ematea, mende hasieran ikastolak sortu zirenean bezala, eta Kilometroak lehenengo aldian antolatu zirenean bezala».

«Beasainen, 1977an lehenengo Kilometroak eta 2001ean 'Garena garela', 1993an Ordizian, 'Gure maratoia' eta 2003an Lazkaon 'Euskrz 2zi ny dt' lelopean ospatu ziren. Eta berriro ere lekukoa iritsi zaigu, baina urte berezi honetan maratoian aurrera egingo dugu Goierriko hiru ikastolek batera, bagarela eta bat garela elkartasun osoz. Beraz, modu xume batean, gure esku dagoena egingo dugu unean egoerak uzten diguna kontuan hartuz eta ditugun baliabideei eutsiz».

«Berrogeita hiru urte pasa eta gero Kilometroen eredu berriak egoera honekin topo egin eta ezin izan dugu guk nahiko genukeen modu eta erritmoan garatu, baina eredu berri honetarako azpimarratu izan ditugun premisak baliagarri izan zaizkigu egoerara egokitzeko. Izan ere, jaiaren tamaina egokitu, parte-hartzea sustatu eta Gipuzkoako Ikastolen konpromisoa lantzeko aukera eman digu egoerak».

«Historikoki Ikastolen jaiak plaza erraldoiak izan dira euskarari eta euskal kulturari eskain-tzeko. Aurtengoa desberdina izango da. Euskara eta euskal kulturari tokia emango diegu noski, baina baita gure arteko elkarlanari eta parte-hartzeari ere. Gure arteko saretzea indartu, elkarlana bultzatu eta Ikastolen ezaugarriak plazaratzeko aukera ematen duten ekimenak gauzatuko ditugu».

«Herritik, herriarekin eta herriarentzat. Horretarako besteak beste hainbat ekimen nazional jarri ditugu abian: Euskal Herriko Ikastoletan barrena dabilen Liburu Ibiltaria deritzona edo eta 14-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen Euskal Herriko Komiki Lehiaketa. Lehenbiziko bi ekimenak dira, ez bakarrak, ordea».

Egitarauan, Ordiziari dagokionez, gaur 19:00etan Herri Antzokian 'Bertso dantzaldia' ospatuko da, bertan, German Urteaga, Onintza Enbeita, Andoni Egaña eta Ane Zuazubiskar, bertsolariak arituko dira; Igor Eguren aurkezle lanetan; Xabier Crehuet, Aitor Furundarena musikariak; eta Eneko Lakalle dantzaria eta Amets Bide dantza taldea.

Bihar larunbata, 11:00etan Joxemiel Barandiaran plazan eta frontoian euskal jokoak-kirolak eta Ekhirock. Ondoren, bazkari musikatua frontoian. Eta etzi, Barrena parkean eta Oiangun, jolasak eta ikuskizunak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kilometroak, ikastolen festa, Goierrin

Kilometroak, ikastolen festa, Goierrin