Ordizia
Irakurle taldeak ikasturte berria abiatuko du ostiral honetan Irati Goikoetxearen gidaritzapeanMiren Amurizaren 'Pleibak' eleberria landuko dute arratsaldeko lehen saioan
Ordizia
Jueves, 2 de octubre 2025, 20:13
Ikasturte berriarekin batera gogotsu helduko die Ordiziako Irakurle Taldeak gaurtik aurrera irakurketa eta solasaldi berriei. Taldea hilean behin elkartzen da Barrenan azken hilabetean irakurgai izandako liburuaren inguruan solasean aritzera. Euskal Literaturako hamar liburu irakurri zituzten taldekideek iazko ikasturtean eta aurtengo denborandirako irakurgaien zerrenda osatua dute.
Publicidad
Urrian hasi eta ekainera bitartean hamar liburu irakurriko dituzte eta horien inguruan solasean aritzeko tartea hartuko dute hilean behin. Liburuak Ordiziako Udal Liburutegiak jartzen ditu eskuragarri eta beraz, taldean parte hartu nahi duenak nahikoa du liburutegira hurbildu eta liburua eskatzearekin. Ordiziako Udalaren laguntzaz, Irati Goikoetxea beasaindarra arduratuko da aurten ere tertuliak gidatzeaz; bere hitzetan sentipen, bizipen, esperientzia eta iritzi trukerako oso gune aberatsa da Irakurle Taldea.
-
Urriak 3 'Pleibak', Miren Amuriza.
-
Urriak 24 'Ehun zaldi trostan', Ainhoa Urien.
-
Azaroak 28 'Punto Bobo', Itxaso Martin.
-
Abenduak 19 'Ahizpa beltza', Iosune de Goñi.
-
Urtarrial 30 'Espainolak eta euskaldunak', Joxe Azurmendi.
-
Otsailak 27 'Ahazturaren leizea', Paco Roca eta Rodrigo Terrasa.
-
Martxoak 27 'Juana', Jon Artano.
-
Apirilak 24 'Dantzaldia', Irène Némiuovsky.
-
Maiatzak 22 'Zoriona edo antzeko zerbait', Karmele Mitxelena.
-
Ekaina Segurako Irakurle Taldeak aukeratuko du Goierriko Irakurleen Topaketarako.
-
Saio guztiak udal liburutegian, 18 00etan.
Horretaz gain, euskal literatura ezagutu eta orotariko gaietan sakontzeko aukera ematen du irakurle taldeak, baita ikasturtean zehar bi idazlerekin aurrez aurreko solasa izateko aukera ere. Dagoeneko oso egonkortua dagoen taldera ordiziar guztiak gonbidatu eta animatu nahi dituzte, ateak zabal-zabalik ditu taldeak.
Ikasturte osoko liburu zerrenda osatua du taldeak, partaideen gogo-nahiak kontuan hartuta osatu dutena. Saio guztiak Barrena Kultur Etxeko Udal liburutegian egingo dituzte arratsaldeko 18:00etan. Ikasturte honetako gaurko lehenengo saioan Miren Amurizaren 'Pleibak' eleberria izango dute hizpide. Gainera, hilabete honetan saio bikotza izango dute gainera, urriaren 24an ere elkartuko baitira. Bigarren egun horretan Ainhoa Urienen 'Ehun zaldi trostan' landuko dute.
Ondorengoetan euskaraz idatzitakoak irakurgaien gehiengoa izango badira ere, euskarara ekarritakorik ere irakurtzeko aukera izango dute, besteak beste, Irène Némiuovskyren 'Dantzaldia'.
Azken saioan, ekainekoan, Goierriko Irakurleen Topaketarekin bat egingo dute. Oraingoz sorpresa izango da, Segurako Irakurle Taldeak aukeratuko baitu egun horretarako irakurketa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión