Ordizia
Ekitaldiz beteriko hilabetea ospatuko du liburutegiakA. N.
Ordizia.
Miércoles, 3 de diciembre 2025, 20:27
Abendurako hainbat ekitaldi antolatu ditu udal liburutegiak haurrentzako zein helduentzako. Datorren asteazkenean, Nerea Ariznabarretak eta Mariano Hurtadok ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute, 'Ezberdin bezain eder' izenburupean, 17:30ean. Biharamunean, Liburu Baby Kluba egingo da hiru urtera arteko haurren-tzat, 17:00etatik aurrera.
Publicidad
Hilaren 16an, berriz, Mertxe Aizpuruak ipuin kontaketa saioa eskainiko du hiru eta zazpi urte bitarteko haurrentzat, 17:15etan. Gainera, hilaren 19an, Irati Goikoetxeak dinamizatzen duen euskarazko irakurle taldearen saio berri bat egongo da. Iosune Goñiren 'Ahizpa beltza' liburuari buruz hitz egingo dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión