Onditz Esnaola irabazle Dantza Suelto txapelketan
YARZA
lizartzA.
Martes, 11 de octubre 2022, 00:06
Onditz Esnaola lizartzarrak eta Jurgi Errandonea andoaindarrak osatutako bikoteak Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa irabazi zuen igandean. Ez da aurten lortzen duen lehenengo saria, martxoan Elgoibarko Aurresku Txapelketa irabazi zuen Onditzek, eta irailean bigarren izan ziren Zarauzko Bikote Gazteen Dantza Txapelketan.
Publicidad
Ihauteri Dantzen entseguak
Otsolar dantza taldeak herriko Ihauteri dantzak ikasteko entseguak hasiko ditu. Lehen entsegua urriaren 28an egingo da eta Ihauterietara arte ostiralero egingo dira 16:15etik 17:30era Gunen. Entseguak zortzi eta hamaika urteko gaztetxoei zuzenduta daude eta doan izango dira. Parte hartu nahi dutenek Josune Zubeldiarekin jarri beharko dira harremanetan izena emateko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión