Tolosa Goierri

'Onddoak, bioaniztasunaren giltzarri' ibilbide gidatua egingo dute larunbatean

Adin guztientzat egokia izango den ibilaldia prestatu du Joxepo Teres Aranzadi Zientzia Elkarteko adituak

Amaia Núñez

ALKIZA.

Lunes, 3 de noviembre 2025, 20:58

Udazkenean basoak itxuraz aldatzen dira. Onddoen garaia da eta, hortaz, mikologia eta basoko bizia balioan jartzeko ibilbide gidatua egingo da larunbat honetan, azaroaren 8an, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak antolatuta.

Publicidad

Aranzadi Zientzia elkarteko Mikologia saileko Joxepo Teres adituak gidatuko du Alkizako inguruetatik egingo den irteera. Teresek onddoek naturan betetzen duten funtzioa eta bioaniztasunarekin duten lotura ezagutzera emango ditu ibilbide honen bidez.

Irteera irekia da parte hartu nahi duten guztientzat. Alkizako Udalaren edo Fagus Alkizaren webgunean aurki daitekeen estekaren bidez eman beharko da izena.

Ibilaldia 10:00etan aterako da Alkizako plazatik eta adin guztietako pertsonentzat egokia izango dela aurreratu dute. Bi ordu eta erdi inguruko iraupena edukiko du. Alkizarrek eta 12 urtetik beherako haurrentzat doakoa izango da parte hartzea eta, gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Ordainketa irteeraren egunean bertan egingo da. Izena emateko epea azaroaren 7an amaituko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad