Tolosa Goierri

Olaberriako Elite Pala Txapelketa bihar abiatuko da gazteen mailako partiduekin

J. Z.

olaberria.

Jueves, 27 de noviembre 2025, 20:42

Olaberriako Elite Pala Txapelketak martxa hartuko du bihar. Lehiaketa Alebin, Infantil eta Kadete mailetako partidekin hasiko da, eta datorren astean iritsiko dira txapelketako egun nagusiak, abenduaren 6ko eta 7ko saio en eskutik.

Publicidad

Txikienen kategorian bi triangular jokatuko dira. Talde bakoitzetik bi pilotari sailkatuko dira, eta hilaren 6an jokatuko den beste triangularrak zehaztuko du nortzuk pasatuko diren finalera. Bi triangularretako onenak izango dira azken jardunaldiko protagonistak. Kadete mailan, berriz, bi finalerdi jokatuko dira hilaren 6an eta 7an.

Abenduaren 6a izango da txapelketaren lehen egun nagusia. Goizean txikien finalerdiak jokatuko dira, finalistak zehazteko. Arratsaldean, nagusien mailako lau finalerdi jokatuko dira, paleta larruzko eta pala motzeko partidetan. Hurrengo eguna, igandea, hilaren 7a, izango da erabakigarriena: 16.30ean, 17.30ean, 18.30ean eta 19.30ean jokatuko dira lau finalak. Alebin Infantil eta Kadeteak paleta larruz ariko dira, eta senior mailan lehenik paleta larruz eta ondoren pala motza jokatuko dira.

Aurten gainera, lehen aldiz profesionalak arituko dira txapelketan. Esteban Gaubeka, Pablo Fusto argentinar mitoa, Ibai Perez eta haiekin batera, urtero bezala, afizionatu onenak bertan izango dira, eta ikusleak gonbidatu dituzte bertaratu eta gozatzera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad