Borrar
Bertikalan enpresako kideak bi aste daramatzare kobazuloa aseguratu eta garbitzen Lurpea garbiko kideen laguntzarekin. LURPEA GARBI

Larraul

Obus bat aurkitu dute Leizetako kobazuloaren garbiketa lanetan

Bertikalan enpresa bi aste daramatza leizea aseguratu eta garbitzen Larraulgo udalak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin

Amaia Núñez

Larraul

Asteazkena, 8 urria 2025, 20:24

Comenta

Asteazlem eguerdian obus bat desaktibatu zuten Ertzaintzako artifizieroek Larraulen. Lurpea Garbi taldeko kideak Leizeta kobazuloa garbitzen ari zirela lokalizatu zuten eta segituan eman zuten abixua. Ertzaintzako patruila, artifizieroak eta mendiko bertaratu zen

Obusaren aurkikuntza kobazuloko garbiketaren baitan gertatu zen. Larraulgo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko dirulaguntza batekin, aurrera eramaten ari da lana. Kasu honetan, Lurpea Garbi elkarteko kideak Bertikalan enpresako langileekin batera ari ziren kobazulotik zaborra ateratzen. Bertikalaneko langileak bi aste daramatzate kobazuloa aseguratu eta garbitzen. Lehenengo aldia izan da herriko leize batean mota honetako lana egiten dela, eta lehen aldia izan da baita horrelako artefaktu bat topatzen dutena kobazulo bat garbitzen ari direla.

Obusa topatu zutenean segituan atera ziren kanpora eta aurkikuntzaren berri eman zuten. Ertzaintzako patruila, artifizieroak eta mendiko erreskate taldea joan ziren bertara, izan ere, bederatzi metroko zuloa du kobak. Leizeko inguruetan desaktibatu zuten jaurtigaia.

Horrekin batera, dozenatik gora obrako zaku bete zituzten kobazuloan pilatutako hondakinekin. Animalien hezurrekin batera, kristalezko botilak, latak, bidoiak, burnizko egiturak, saskiak... hamarkadatan zehar leizera jaurtitakoak. Duela bi urte sortu zen Lurpea Garbi elkartea kobazuloak garbitzeaz gain, ingurugiroa zaintzearen garrantzia ezagutzera ematen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Obus bat aurkitu dute Leizetako kobazuloaren garbiketa lanetan

Obus bat aurkitu dute Leizetako kobazuloaren garbiketa lanetan