Borrar
Segura eta Lierni artean lau itzuli egin zituzten eta laukote bat iritsi zen helmugara. A. ETXEBERRIA

Nesken txirrindulari proba arrakastatsuak

A. ETXEBERRIA

segura.

Asteartea, 4 abuztua 2020, 00:30

Comenta

Ez dira garairik onenak kirol probak antolatzeko. Gutxiago txirrindulari lasterketak, jende ugari mugitzen baitute, txirrindulari, antolatzaile eta ikusleen artean. Segurako Txirrindulari Elkartekoek zailtasun guztiei aurre egin eta nesken txirrindulari lasterketak antolatu zituzten igandean, Euskadi eta Gipuzkoako txapelketak izan zirenak gainera. Arrakasta osoz burutu ziren lehiaketak, ez zen inongo arazorik egon eta ikusleak ere ugari izan ziren, eguraldiak asko lagundu ez arren

Lehenengo Kadeteen lasterketa egin zen, 38 kilometroko ibilbidearekin eta behin igoaz Lierniko gaina. Lehen bi sailkatuak Kantabriako bi ahizpa izan ziren, Lucia eta Laura Ruiz (Riomera), 50:53ko denborarekin. Hirugarren eta denbora berdinean sailkatu zen Nahia Imaz (Ermitagaña) Euskadiko Txapelketa irabazi zuena. Gipuzkoako Txapelketa Oneka Sanchezek eskuratu zuen (Limousin).

Ondoren egin zen elite eta 23 urtez azpiko lasterketa, 83 kilometroko ibilbidearekin eta lau aldiz igoaz Lierniko gaina. Hirugarren itzulian laukote bat aurreratu zen eta beraien artean erabaki zen garaipena. Lehen postua Sandra Alonsok eskuratu zuen (Women C, S.). Bigarren Sara Martin (Sopela) sailkatu zen. Hirugarren Agnieta Francke (Belori) eta laugarren Alice Arzuffi ( Bizkaia Durango). Ana Usabiaga ordiziarra zazpigarren sailkatu zen eta berak eskuratu zituen Euskadiko eta Gipuzkoako Txapelketak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nesken txirrindulari proba arrakastatsuak

Nesken txirrindulari proba arrakastatsuak