Lizartzako Eskola Txikien festak badu irudi berria
Amets Esnaola herritarrak egin du 1996.urtekoan oinarrituz
YARZA
Miércoles, 16 de noviembre 2022, 00:08
Datorren udaberrian Lizartzako Herri Eskolak antolatuko du Eskola Txikien Festa, eta egun horretarako prest dute logotipo berria. Eskolako komunitatea osatzen duten irakasle, ikasle eta gurasoek udaletxeko pleno aretoan egindako ekitaldian aurkeztu zuten festaren irudia, Amets Esnaola herritarrak egindakoa.
Publicidad
Aurkezpenean azaldu zuenez, 1996. urtean Lizartzan egin zen Eskola Txikien Festarako Josu Garmendia herritarrak egin zuen irudian oinarritu da logotipoa egiterakoan. «Orduan berari eskatu zioten eguzki bat edukitzea eskola txikiak sinbolizatzeko. Eguzki-izpien ordez gehitu zitzaizkion koloretako arkatzak eta L letra urdinean, Lizartza irudikatuz. Guraso batzordeak logotipo berria egiterakoan eskatu zidan hori errespetatzeko». Irudi berrian koloretako arkatzak eta eguzkia mantendu dira, eta Lizartza testua urdinez ageri da, aurreko logotipoari keinu eginez.
Irudi berria jada hainbat euskarritan daukate, kamiseta, jertse zein poltsatan, eta aurrerantzean Guraso elkarteak plazan jarriko duen postuan egongo da materiala salgai.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión