Lujanbio, zapiarekin.

Lehen Zapia, Maialen Lujanbiorentzat

Irabazlearekin batera Uxue Alberdi, Sustrai Colina eta Agin Laburu aritu ziren bertsotan

IRAOLA

ZALDIBIA.

Miércoles, 25 de octubre 2017

Iragarria zegoen eran, joan den asteburuan, Lehen Bertso 'Zapiketa' jokatu zen Zubi-Buru elkartean, parte-hartzaile hauek zirelarik: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Agin Laburu eta Maialen Lujanbio.

Publicidad

Alaitz Sarasolak zuzendu zuen saioa, gai-jartzaile moduan.

Elkarteko lokala gainezka zela egin zen ospakizuna, baziren kanpotik etorritako batzuk ere; bertso-saio onak izan ziren, jendeak erruz disfrutatu zuen, eta bertsolariek entzun zuten txalo-zarta ederrik.

Entzuleen bozketaren bidez aukeratu zen Zapiduna, eta Maialenek jaso zuen botorik gehien.

Hitzaldia bihar

Bihar, osteguna, Jabier Larrañagaren hitzaldia izango da Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan, Zaldibia Herrigintza udal taldeak antolaturik, honako gai honen gainean: 'Zerga-politika justizia sozialaren zerbitzuan'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad