Zizurkil
Lehen sektorea eta bertako produktuak nagusi igandeko Azoka BerezianDiziplina anitzeko artisauen berrogei postu inguru egongo dira herrigunean banatuta
Zizurkil
Martes, 7 de octubre 2025
Lehen sektorea eta bertako produktuak izango dira protagonista igande honetan Zizurkilgo Azoka Berezian. Urriko bigarren asteburuan bere lekuan egin du. Aurtengo 27. edizioan bertako artisau eta nekazarien lana balioan jarri eta tokiko produktuaren kalitatea eta gertutasuna azpimarratuko ditu.
Publicidad
Azokak Zizurkilgo herrigunea hartuko du goiz guztian. Goizeko 10:30ean irekiko da, 14:30ak arte. Horrela, aurten Zizurkilgo zein Euskal Herriko hainbat txokotako 40 postu inguru egongo dira, disziplina anitzetako artisau eta ekoizleenak. Besteak beste, bitxigintza, egurgintza, larrugintza, zeramika, ehungintzan, ilustrazioan edo kosmetikan dihardutenak. Horiez gain, nekazarien ekoizpenak dastatu eta erosteko aukera izango da: gaztak, arrautzak, barazkiak, kontserbak eta abar. «Urtez urte artisau eta nekazarien lanari aitortza egiten diogu, baina batez ere, gure sustraiei eusten diegu. Lurrari, bertako produktuari, eskuz eginikoari... balioa ematea ez da iragana zaintzea bakarrik; etorkizuna eraikitzea ere bada. Zizurkilgo Azoka Berezia horren erakusgarri da», azpimarratu zuen Maite Amenabar Alkorta alkateak.
Ainhoa Larrea udal teknikariak adierazi zuenez «azoka aukera ona da bertako ekoizleen produktuak ezagutzeko eta haien lanari balioa emateko. Tokiko ekoizpena sustatzeak, azken batean, gure ekonomiari eta ingurumenari mesede egiten dio».
Azokaren ingurua egitarau zabala antolatu dute eta hainbat ekintza egongo dira. Aurreko urteen antzera, haurrek San Millango zelaian pottoka gainean ibiltzeko aukera izango dute Gipuzkoako Pottokazaleen Elkartearen eskutik. Txikienak pottoka arraza bereziaren ezaugarriak eta «gure ondare natural eta kulturalaren balioa» ezagutuko dituzte.
Era berean, eguerdian Eskola Txikien jaialdiko logoaren aurkezpena egingo da Pedro Mari Otaño plazan. Izan ere, 2026ko Gipuzkoako festa Zizurkilen egingo da eta Mendigain eskolako hur, guraso zein irakasleak burubelarri ari dira prestaketa lanetan.
Publicidad
Ondoren, joskintza tailerra eta hennazko tatuajeak egiteko aukera egongo da. Gainera, plaza dantza gidatuak izango dira 12:30etik aurrera. Era berean, herri bazkaria egingo da Plazaetxeberrin eta, bazkalostean, euskal kantu saioa egongo da Olaia Toralekin.
Autobusa doan
Goizeko 10:15etik aurrera doako autobus zerbitzua jarriko du Udalak azoka-gunera iritsi ahal izateko Elbarrenatik. Bi geldialdi egingo dira, bata Bulandegi bideko Zalduako biribilgunean eta, bestea, Zubiaurretxon. Autobusa goiz guztian zehar egongo da joan-etorrian arratsaldeko 15:00ak arte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión