Herritarrek zenbaki berria erabil dezakete txanda hartzeko. UDALA

Legorreta

Osasun etxean hitzordua eskatzeko zenbaki berria

J. ZABALA

LEGORRETA.

Viernes, 7 de febrero 2025, 19:38

Pasa den urteko irailean hasitako berrikuntza lanak amaituta, Legorretako osasun zerbitzua urtarrilaren 17tik aurrera eraikin berrituan eskaintzen ari da. Obrak helburu argi batekin burutu zituen Udalak, instalazioak modernizatzea eta herritarrei arreta hobea ematea, espazio erosoago eta egokituago baten bidez.

Publicidad

Osasun zerbitzuaren hobekuntzen artean, beste berrikuntza garrantzitsu bat ere martxan jarri da azken egunetan. Aste honetatik aurrera, administrari bat egongo da lanean osasun etxean, zerbitzuaren antolaketa errazteko eta herritarren kontsulta-eskaerei modu eraginkorragoan erantzuteko. Horri esker, mediku edo erizainarekin hitzordua hartzeko prozesua errazagoa izango da. Hemendik aurrera, txanda eskatzeko edota zerbizuarekin zerikusia duen edozein gai uztartzeko, herritarrek 943 80 65 24 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad