Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Legorreta

Eguberrietarako egitarau berezia antolatu da datorren astetik Aurrera

A.N.

Legorreta.

Igandea, 11 abendua 2022, 00:02

Comenta

Legorretako udalak egitarau berezia antolatu du Eguberrietarako opor-egunetarako, herriko hainbat eragilerekin batera. Abenduaren 17an, larunbatarekin, hasiko dira ekitaldiak 'Lehendakari gaia' antzezlanaren emanaldiarekin. Bi saio eskainiko dira Herri Antzokian, bata 19:30ean eta bigarrena 22:30ean. Sarrerak 10 eurotan erosi daitezke.

Hurrengo egunean, Elkartasun azoka egongo da frontoian. Ohitura den bezala, jostailuak, jantziak, liburuak eta abar erosteko aukera egongo da goiz guztian. Jasotzen den dirua Aspanogi elkartearentzat bideratuko da aurten.

Abenduaren 21an, San Tomas eguna ospatzen da eta Ugaro eskolako ikasleak kalejiran aterako dira herrian zehar. Jolasak, hamaiketakoa eta saskien zozketa egingo dute, goizeko 10:30etik aurrera. Abenduaren 23an, bertso-jaialdia antolatu da Herri Antzokian, 22:30etan. Alaia Martin, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Iker Zubeldia eta Odei Lopez bertsolariak arituko dira. Sarrerak salgai daude jada, bost eurotan.

Eguberri egunaren bezperan, Ugaro eskolako ikasleak kantu-eskean aterako dira goizean. Gainera, 12:30etik aurrera, Elekun abesbatza kantuan aterako da herriko kaleetan zehar. Arratsaldean, Olentzerori etorrera egingo diote eta opariak banatuko ditu haurren artean, 17:30etik aurrera.

Liburuak, ipuinak eta krosa

Abenduaren 27an, asteartean, 'Ikusezinak, erbesteratuen haurrak' liburua aurkeztuko du Miren Azkarate idazleak. Aurkezpen ekitaldia Aldapa Haundi elkartean egingo da, 19:00etan. Asteazkenean, haurrentzako Perli eta Koxkoloren 'Abentura zirraragarria' ipuin kontaketa egingo da Kultur Etxean. Zazpi urte bitarteko haurrei zuzendutako kontaketa izango da, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Urteari amaiera emateko, abenduaren 30ean, ostiralean, 'Erre. Aldarri bat bertsoz' bertso-dramatizatu ikuskizuna ikusi ahal izango da Herri Antzokian, 19:00etan. Aner Peritz, Oihana Arana, Haizea Arana eta Leire Vargasek parte hartuko dute emanaldian. Sarrera doakoa izango da. Abenduaren 31an, ohitura den bezala, San Silvestre krosa antolatuko da herrriko kaleetan. Eguerdian aterako da lasterketa plazatik.

Datorren urterako, berriz, pailazo emanaldia antolatu da urtarrilaren 4rako. Potx eta Lotx pailazoek 'Aireportuan' ikuskizuna eskainiko dute, 18:00etan Herri Antzokian. Sarrera hiru eurokoa izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eguberrietarako egitarau berezia antolatu da datorren astetik Aurrera