Legorreta

Betzaida Urtaza legorretarrak ipuin kontaketa saioa eskainiko du asteartean

J. Z.

legorreta.

Sábado, 26 de octubre 2024, 19:17

Datorren asteartean, urriak 30, arratsaldeko 18:00etan, Betzaida Urtaza idazle legorretarrak bere eleberrien inguruko kontaketa berezia eskainiko du Legorretako kultur etxeko goiko solairuan. Bertan, Urtazak bere argitalpen ibilbidearen errepasoa egingo du, gazte eta helduentzako saio batean, eta bere etorkizuneko proiektuen berri emango du.

Publicidad

Topaketa kulturala kafe eta gozoekin girotuko da, solasaldi atsegina eta gertukoa sortzeko. Herritarrei dei egiten zaie parte har dezaten literaturaren inguruko saio honetan, eta legorretar idazlearen lanak bertatik bertara ezagutzeko aukera hau aprobetxa dezaten. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte bertaratu eta Urtazaren lanaren berri izatera, herriko idazle eta sortzaileei buruz gehiago jakin eta hauen lana balorean jartzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad