Lazkao
Nekane Txapartegiren hitzaldia gaur Gerriko TxokoanAsteartea, 11 otsaila 2025, 20:21
Gaur, 18:30ean, Gerriko Txokoan, Nekane Txapartegik 'Pirata maitea, gure maitasuna ezingo dute eten' solasaldia eskainiko du. Hitzaldian, haur batek kartzelarekin eta preso dagoen amarekin duen harremana azalduko du, bere alabaren historia oinarri hartuta. Sarrera librea da eta ez da aurrez izenik eman beharko.