
Lazkao
Lehiaketa eta maila handiko partidak Lazkaon igandeanSecciones
Servicios
Destacamos
Lazkao
Lehiaketa eta maila handiko partidak Lazkaon igandeanJ. ZABALA
LAZKAO.
Jueves, 10 de abril 2025, 20:07
Esku-pilota kluben ligako lehen bi jardunaldiak jokatu ziren pasa den asteburuan Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko frontoian, eta pilotazaleek maila handiko partidak ikusteko aukera izan zuten. Giro bikaina eta lehia estuak izan ziren, eta lehen kanporaketak jada utzi dituzte final zortzirenetarako sailkatu diren taldeak.
Lehen jardunaldian Villabonako Behar Zana elkartea faborito nagusitzat jotzen zen, eta aurreikuspenak bete egin ziren. Kadeteetan 2-0, jubeniletan 2-1 eta nagusietan 2-0 irabazita, Lagun Onak taldearen aurka kanporaketa aise gainditu zuten. Horrela, Behar Zana elkartea final zortzirenetarako sailkatu da eta Leitzako Aurreraren aurka jokatuko du hurrengo faserako txartela.
Bigarren jardunaldia estuagoa izan zen. Lea Ibarra eta Irurtzun elkarteen arteko norgehiagokan, kadete mailako partidan bizkaitarrek 2-0 irabazi zuten, baina jubeniletan nafarrak nagusitu ziren emaitza berarekin. Denak azken partidara iritsi ziren berdinduta eta ikusmin handiena sortu zuen norgehiagoka horretan Irurtzungo Olaetxea eta Arbizu bikoteak lortu zuen garaipena. Lehen jokoa galdu ondoren, erritmoari eutsiz eta lan handia eginda, azken jokoetan nagusitu ziren Okamika eta Uriondo bikotearen aurka. Bi bikoteetako lau pilotarietatik bi profesional ohiak ziren, eta horrek are interes handiagoa eragin zuen.
Bigarren kanporaketaren ondorioz, Irurtzungo taldea final zortzirenetara igaro da, eta Lekunberriko Larraun elkartearen aurka lehiatuko da hurrengo errondan.
Aurrera begira, datorren igandean, apirilaren 13an, jokatuko dira 3. eta 4. jardunaldiak, berriz ere Lazkaoko frontoian. Goizeko 10:30ean Txukun Lakua eta Buruzgain ariko dira elkar aurka, eta arratsaldeko 16:30ean, Ilunpe eta Lagunak neurtuko dira. Pilotazaleek beste behin ere gozatzeko moduko partida interesgarriak izango dituzte ikusgai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Terelu repetirá en el Zorrilla tras aplaudir el público en pie su debut en el teatro
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.