Lazkao
Euskaraldiaren laugarren edizioaren parte-hartze zabalaSecciones
Servicios
Destacamos
Lazkao
Euskaraldiaren laugarren edizioaren parte-hartze zabalaJ. ZABALA
LAZKAO.
Sábado, 7 de junio 2025, 19:42
Euskaraldiaren laugarren edizioak oihartzun berezia izan du aurten herrian. Azken asteetan burutu den hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozialak herriko kaleetan eta eguneroko harremanetan euskara lehen lerrora ekarri du, eta Euskaraldiaren Batzordeak balorazio oso positiboa egin du edizio honen inguruan.
Aurten, 85 entitatek egin dute bat Euskaraldiarekin Lazkaon (aurreko edizioen aldean hazkunde nabarmena) eta 754 herritarrek hartu dute parte norbanako gisa. Datu horiek argi uzten dute herritarren eta erakundeen aldetik badagoela euskararen erabilera aktibatzeko gogoa eta konpromisoa.
Lazkaoko Euskaraldiaren Ba-tzordeak eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei. Nabarmendu dute herritarren eta entitateen ekarpenari esker, giro euskaldunagoa sortzea lortu dela herrian, eta euskararen aldeko ikusgarritasuna nabarmen handitu dela. «Euskaraldiaren helburua hizkuntza-ohituretan eragitea da, eta egindako ekarpena oso baliotsua izan da herritarren arteko euskararen erabilera sendotzeko», adierazi dute.
Etorkizunera begira, Batzordeak bi erronka nagusi ditu jomugan: parte-hartzea areagotzea hurrengo edizioetan, eta urte osoko jardunean euskararen inguruko lanketa sendoagoa egitea. Horretarako, herriko norbanakoak, eragileak eta entitateak gonbidatu dituzte batzordearekin elkarlanean jarraitzera. Azkenik, herritarrei dei egiten diete eguneroko bizitzan euskara erabiltzen jarraitzeko, Euskaraldia amaitu den arren, hizkuntza-ohituretan eragiteko aukera egunerokoan dagoelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.