Joxepa Madariaga eta Aitor Arza, atzoko aurkezpenean. ZABALA

Lazkao

Datorren asteartean abiatuko dute 'Hitz&Musik'

J. ZABALA

LAZKAO.

Viernes, 10 de octubre 2025, 20:11

Gerriko kultur elkarteak aurkeztu du Hitz&Musik zikloaren edizio berria, 2016. urtetik hona arrakastaz antolatzen duen egitasmo kulturala. Ziklo honek formatu berezia du: artista gonbidatu bakoitzarekin elkarrizketa pertsonal bat egiten zaio lehenik, eta ondoren, saio akustiko labur eta hurbila eskaintzen du bertaratzen direnentzako.

Publicidad

Aurkezpenean, Joxepa Madariaga eta Aitor Arza izan ziren antolakuntza taldearen izenean. Madariagak nabarmendu zuen 'Hitz&Musik' ez dela soilik kon-tzertu sorta bat, baizik eta artistei eta haien sorkuntza prozesuei gertutik begiratzeko aukera paregabea baizik. Bestalde, Arzak azpimarratu zuen «urte hauetan guztietan zikloak sortu duen giro berezia: publiko leiala eta elkarrizketarako espazio lasaia eskaintzen dugu, eta bertaratzen direnek gonbidatuekin 'konekta-tzen dute'».

Aurtengo edizioa datorren asteartean, urriaren 14an, abiatuko da, 18:30ean Gerriko Txokoan, eta Jurgi Ekiza izango da lehen gonbidatua. Bigarren saioa azaroaren 10ean, astelehenean, izango da, Galder Izagirre protagonista izanik. Zikloa abenduaren 17an, asteazkenean, itxiko dute, Lide Hernandoren eskutik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad