Lazkao
EH Bilduk legegintzaren lehen bi urteetako balorazioa egin du LazkaonLegegintzaldiko lehen bi urteetako udal kudeaketaren balorazioa plazaratu du EH Bilduk, elkarlanik eza eta inbertsioen kudeaketa eskasa salatuz
EH Bilduko udal taldeak legegintzaldiko lehen bi urteak igaro direnean egindako azterketa publikoan hainbat puntu nabarmendu ditu.
Publicidad
Balorazioaren lehen ondorio nagusia elkarlan politikoaren hu-tsunea izan da. EH Bilduren esanetan, hauteskundeetan 28 botoko aldearekin irabazi zuen EAJ-PNVk ez du aprobetxatu elkarlanerako aukera. «Udal proiektuak elkarrekin lantzeko prest agertu gara behin eta berriro, baina gobernuak alde bakarrez jardutea hautatu du», azaldu dute. Hala ere, EH Bilduk positibo-tzat jo ditu azken urteetan defendatu dituzten hainbat proposamen aurrera ateratzea: txupinazoaren eta aurrekontuen inguruko parte-hartze prozesuak, familia zaurgarrientzako deskontuak kultur eta kirol jardueretan, eta haur parkea estaltzeko proiektua, besteak beste.
Kritika zorrotza egin dute inbertsio publikoen kudeaketari buruz. EH Bilduren arabera, proiektuen aurrekontuak kontrolik gabe hazten ari dira, bai lan txikietan (adibidez, Meandroko zementuzko bidearen kasuan %125eko igoera izan da) eta baita proiektu handiagoetan ere (kiroldegiko lanek hasierako aurrekontua baino 2,4 milioi gehiago kostatu dute). Kudeaketa desegoki horren ondorioz, udalak Plan Ekonomiko Finantzario bat aurkeztu behar izan dio Foru Aldundiari, eta horrek mugatu egingo du hurrengo urteetako inbertsio gaitasuna.
Etxebizitza arloan ere kritikak egin dituzte. Lazkaok aukera izan zuen udalerri osoa eremu tentsionatu izendatzeko, baina EH Bilduk egindako proposamena atzera bota zuen EAJ-PNVk, «Donostian izendapen horren alde aritzen den bitartean», ohartarazi dute. Legegintzaldiko erronka nagusietako bat Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria da, eta EH Bildu buru-belarri ari da lan horretan. Herritarrei ere gonbitea luzatu diete prozesuan parte hartzeko eta euren ekarpenak egiteko.
Kultura, euskara eta jaien inguruan hobekuntza nabarmenak daudela adierazi dute «kultur eragileekin benetako entzuketa eta lankidetza falta da, jaien izaera herrikoia indartu behar da, eta euskararekiko errespetua handiagoa izan beharko luke udalak bere egunerokoan», azpimarratu dute.
Publicidad
Azkenik, EH Bilduk adierazi du beti egongo dela prest herritarren onurarako adostasunak lantzeko «Bi urte pasa dira, beste bi ditugu aurretik, eta prest gaude elkarlan bidez eraikitzeko».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión