Larunbatean izango da Zaldibiako I. Mendi Lasterketa
Etzi, larunbata, jokatuko da Zaldibiako Mendi Lasterketa, Aralarren barrena, Gaztelu, Alotza eta Ganbo (1.417 m), Oiduin... zehar. Aralarko Parke Naturalaren barnetik igaroko da ibilbidearen parterik handiena. Desnibela izango 'handicap' nagusia, antolatzaileek adierazi dutenez. 'Goierri Trail' kopako bosgarren proba baliagarria izango da hauxe. Goizeko 9:00etan ekingo zaio larunbatean lasterketari, herriko plazatik irtengo da. «Zaldibia Aralarren oinetan egonik eta Gipuzkoan era honetako lasterketarik ez zegoela ikusita, prestatzea pentsatu genuen», adierazi digu Unai Beloki antola-tzaileak. 220 lagun daudena izena emanak, antolakuntzak helburu ipini 200ak aise gainditurik. Mendi lasterketakbadu bitxikeria bat, izan ere ibilbide luzekoentzat sari berezia izango da: oilo arrautza Gazteluraino osorik eramaten duten gizonezko eta emakumezkoarentzat, urte osorako arrautzak.