Borrar
Junior eta Unibertsitate mailako txapelketatan parte hartu zuten Danok Danenako neska-mutilak. DANOK DANENA

Zizurkil

Kristian Labaka Gipuzkoako Halterofilia Unibertsitate arteko txapeldun

Junior mailan, Kisbel Lopez, Sergio Gonzalez, Unai Mesa eta Mohamed Reda el Byad ere izan ziren garaile

Amaia Núñez

Zizurkil

Asteartea, 30 iraila 2025, 20:29

Comenta

Danok Danena eta Gipuzkoako Halterofilia Federazioak antolatuta Gipuzkoako Junior eta Unibertsitarte Txapelketa eta Teknika Topaketa ospatu ziren Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Gaztetxoek herriko eskolak ordezkatu zituzten eta helduenek klubak.

Unibertsitatearteko Txapelketan Kristian Labakak irabazi zuen. Junior mailan, berriz, Danok Danenako nesketan Nahia Santxez hirugarren izan zen 53 kiloko kategorian; 58 kilotan Isabella Gonzalez hirugarren eta Mirari Maqueda bostgarren; eta 69 kilotan Kisbel Lopezek irabazi zuen.

Junior mutilen artean, Sergio Gonzalez txapeldun izan zen 55 kiloko kategorian; Unai Mesa txapeldun baita ere 71 kilotan, eta maila berean, Eneko Mesa bigarren, Ander Rodriguez laugarren eta Joel Ropero bostgarren; 79 kilotan Mohamed Reda el Byadek garaitu zuen; eta, 88 kilotan, Christian Agbons bigarren izan zen.

Teknika Txapelketan aritu ziren Zubimusu ikastola, Otaño eta Fleming Herri eskoletako eta Erniobea BHIko pultsulari gazteak

Teknika txapelketa

Teknika txapelketan, aldiz, klubeko txikienek emaitza onak lortu zituzten. Aurrebenjamin mailan, Zubimusu ikastolako Mia Ricok irabazi zuen. bigarren izan zen Laia Astibia (P. M. Otaño Herri Eskola), hirugarren Diego Dos Santos (P. M. Otaño Herri Eskola), laugarren Ekhi Rubiños (P. M. Otaño Herri Eskola), bostgarren Alba Gonzalez (P. M. Otaño Herri Eskola), seigarren Haydée Sanchez (P. M. Otaño Herri Eskola), eta zazpigarren Wini Agbons (Fleming Herri Eskola).

Benjaminetan, Landaberri ikastolako Jon Jimenez bigarren geratu zen eta Zubimusu ikastolako Enaitz Redondo hirugarren. Alebinetan, Erniobea BHIko Taha El Byad bigarren postua eskuratu zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kristian Labaka Gipuzkoako Halterofilia Unibertsitate arteko txapeldun

Kristian Labaka Gipuzkoako Halterofilia Unibertsitate arteko txapeldun