Borrar
Zizurkil

Kirol Astea egingo da asteartetik aurrera

A.N.

ZIZURKIL.

Domingo, 11 de diciembre 2022, 00:02

Zizurkilgo Udalak eta Kirol Batzordeak antolatuta Kirol Astea egingo da hurrengo astean hainbat ekitaldirekin. Asteartean hasiko da egitaraua, Natalia Ibañez Sanseko nutrizionistak herriko elkarteetako kirol ordezkariei zuzendutako hitzaldiarekin. 18:00etan izango da Atxulondon. Ostegunean, hilak 15, 'Euskal selekzioa posible da?' izenburuko mahai-ingurua egingo da Atxulondoko gela nagusian 19:00etatik aurrera.

Ostiralean pilota izango da nagusi Intxur frontoian izango den jaialdiarekin. 18:00etan Ziotza pelota eskolako umeen partidak hasiko dira. Ondoren, 19:00etatik aurrera paleta eta larruzko pilota partidak jokatuko dira Leire Galdos eta Itsaso Erasunen artean, eta segidan Amaia Irazustabarrenak Miriam Delgadoren aurka. Azkenik, 20.00etan erremonte partidua.

Larunbatean hamabi orduz kirolean Zizurkilen aritzeko dema luzatu da eta horrela 11:00etan haurrentzako kirol eta jokoak egongo dira Intxaur frontoian 2EKren eskutik. Arratsaldean parkour tailerra egingo da Joxe Arregi plazan bi saiotan banatuta, 16:30etik 18:00etara emakumeentzat eta 18:00etatik 19:30era gazteentzat. Gauean Haurren Gau Krosa antolatuko da 22:00etan eta ordu erdi beranduago Zizurkilgo Gaur Krosaren XXV. Edizioa ospatuko da.

Igandean, Danena taldeko kirolez gozatzeko aukera egongo da. Bizikleta ibilaldia egingo da 9:30ean. Eguerdian Emakume Pultsularien Egarri Saria jokatuko da Danok Danena Halterofilia taldeak antolatuta plazako estalpean. Arratsaldean, jubenil mailako futbol partidua jokatuko da Danena eta Ordiziaren artean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kirol Astea egingo da asteartetik aurrera