Nekane Artola: «Kilometroakek etorkizuna izango du baldin eta ikastolen izaeraren isla bada»
Nekane Artolak, Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak, jendeak igandean «erantzungo duela» espero du
- 44 urte eta beste hainbat edizio. Zein osasun egoeratan aurkitzen da Kilometroak jaialdia?
Publicidad
- Kilometroak ikastolen isla izan behar bada, jaialdiak eta ikastolek etorkizuna badute. Egoera guzti honek baldintzatu gaitu ikaragarri, baina baginen puntu ilusionante batean. Duela bi urte Zubimusu Ikastolak (Villabona) antolatu behar zuenean jai ereduari buruzko lau urteko hausnarketatik gentozen eta eraldatzera gindoazen. Ez 0tik 100era, baina pausu edo urrats batzuk ematera gindoazen. Covid-19aren egoera etorri da eta denoi bezala kosta egin zaigu aurrera ateratzea eta zalantza handiekin aritu gara. Ez nuke esango tristura, baina beste oztopo bat gehiago da nahi genukeen bezala garatzen uzten ez digulako.
- Arazo den hori oinarrietara itzultzeko aukera izan daiteke?
- Aukera ona da aurretik zetozen inertziekin ez jarraitzeko –jai handia eta oso kontsumora begirakoa, nahiz eta parte-hartzea edo auzolana ere sustatzen zen– eta askotan aldarrikatzen ditugun ezaugarriekin ikastolen izaerarekin bat datorren eredu bat plazaratzeko.
Noticia Relacionada
Hainbeste espero zen Kilometroetarako azken orduak
Krisi guztiek ematen du aukera bat. Egoerari aurre egin geniezaioken edo negarrari eman. Lehenaren alde egin dugu, dena birdimentsionatu dugu halabeharrez. Egia da asmoa bagenuela eta identifikatua genuela eredu handiegia zela ikastola batentzat ostean zekartzan ajeengatik ere. Oso modu mugatuan eman da, ez da izan guk nahi genuen moduan. Parte-hartzeari begiratu diogu gehiago eta saiakera batzuk egin ditugu.
- Adibidez?
- Bost jaialdien arteko koordinazio horretan hainbat ekimen bultzatu dira Euskal Herriko Ikastolei begira, besteak beste DBHko hirugarren mailako ikasleak osatzen ari diren 'Liburu Ibiltaria', Komiki Lehiaketa, jai antolatzaileen artean egin den 'Horma Irudia' (bakoitzak egin du bere zatia eta gerora osotasuna eman zaio), helduei begira egindako eta parte-hartzea sustatzeko egin diren Euskal Joko eta Kirolen topaketak. Lehen pausu bat da, hazi bat, etorkizunean ikasleen eta parte-hartzaileen arteko harremanak ere gauzatzeko.
Publicidad
- Testuinguruak ahalbidetzen duenean jarraipena emateko asmoa duzue?
- Bai. Esaterako Liburu Ibiltaria bakoitzak bere etxean egin du, baina gerora horrek beste aukera batzuk eman ditzake euren arteko harremanei bide emateko.
- Kilometroari begira, tokiak tokiko eragileekin elkarlanean antolatzeko apustua egin duzue
Publicidad
- Testuinguru honek eta jaia antolatzeko modu honek ez digu eragileekin egon eta egitaraua denon artean antolatzen utzi. Eragileak gure organigramaren barnean sartu nahi ditugu eta azken bi ekitaldietan ezin izan dugu. Baina ahal den heinean haiengana jo dugu, besteak beste bertso saioak antolatzerakoan edo egunari begira ere. Hazi bat izan daiteke hiru ikastolentzat berriro mahai gainean jarri eta beste egitasmo batzuen abiapuntu izateko.
«Eragileak gure organigramaren barnean sartu nahi ditugu eta azken bi ekitaldietan ezin izan dugu. Baina ahal den heinean haiengana jo dugu»
Nekane Artola
Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria
- Egun bateko egitarautik harago joateak harreman hori ere indar dezake
- Bai, egun bateko jaialdia kanpotik datorren jendeari erantzuna emateko pentsatua zegoen. Modu lokalean egiteak eta egitaraua denboran luzatzeak saretze hori ahalbidetzen du.
Publicidad
- Hainbatetan errepikatu duzuen 'Herritik, herriarekin, herriarentzat' zuen egitekora eraman duzue beraz.
- Ahalegin hori egin dugu, azken bi edizioetan modu mugatuan, baina hemendik aurrera hori gure plangintzan lehentasunen artean dago. Herri batera goazenean eta Ikastolak ardura hartzean argi du, komunitateari begira bakarrik egitea baino herriari zerbait eskaini behar zaiola. Eragileekin, udalarekin eta ahal balitz beste hezkuntza ikastetxeengana jotzea eta elkarlanean aritzea. Hori litzateke erronka, agian etorriko da aurrerago.
- Hezkuntza aipatuz, sistemaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzue Kilometroaken harira
- Kilometroakek etorkizuna izango du baldin eta ikastolen izaeraren isla bada eta hori ere landu behar dugu: gure filosofia, gure izaera... Ekimena oso lotuta dago otsailean aurkeztu genuen 'Gaurtik da bihar' dekalogoarekin. Bertan etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemak izan beharko lituzkeen hamaika oinarri proposatu genituen. Garrantzitsua iruditzen zaigu bai gure komunitateari begira zein nahi duenari begira lantzea. Jardunaldi irekiak izango dira, are gehiago une honetan berri itxaropentsuak edo lanerako espazio bat irekitzeko aukera heltzen ari zaigunean.
Publicidad
- Izen-ematea ezarri duzue ekintzetan parte-hartzeko, ez da oso ohiko Kilometroak jaialdian. Nola hartu du jendeak?
- Egia da ez dela oso ohikoa Kilometroaken, baina bizi dugun egoera dela-eta ohitu gera. Edo izena ematen duzu edo sarrera gabe geratzen zara, edo ez duzu jaterik. Bagatoz Ibilaldia eta Araba Euskarazek erabili duten egiteko modutik eta han oso ondo funtzionatu du, beraz esperantza hori dugu. Hori bai, argi utzi nahi dugu izen eman ezean ezingo dela parte hartu. Nahiko genuke beste modu batean izatea, baina testuinguruak ez du besterik uzte. Eskatzen dizkiguten neurriak beteko ditugu.
- Jendeak erantzungo duela espero duzue beraz.
Noticia Patrocinada
- Bai, itxaropen hori dugu. Batetik, eragileen aldetik gauzak egiteko gogoa dago; eta, bestetik, jendea parte-hartzeko gogoz dago. Nahiz eta modu arraroan izan, espero dugu. Zerbait ludikoa da, urriak 3koa umeei eta familiei begirakoa izango da.
- Etorkizunari begira zein erronka identifikatu duzue?
Lehenik komunitatean eragitea eta sendotzea da asmoa. Bestetik parte-hartzea sustatzea nahi dugu, baina ez ikusle moduan soilik, sortzaile moduan ere. Maiz errepikatzen dugu ikastolak kultur fabrikak direla, dauden bertsolari, musikari, dantzari... horiei aukera eman. Eta beti herritarrei nolako jaialdia nahi duten galdetuta ostean ekimenak antolatzeko. Horrek harremanak sendotzen baititu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión