Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Andramendi Ikastolako hiru haur, Kilometroak festarako gogoz. Iñigo Royo

Hainbeste espero zen Kilometroetarako azken orduak

Andramendi (Beasain), Jakintza (Ordizia) eta San Benito (Lazkao) ikastolek antolatu dute egun bakarretik harago doan jaia

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 1 urria 2021, 13:04

Comenta

1977an antolatu zen lehen festa Beasainen eta Lazkaon eta, ordutik, urtez urte jaia eraldatzen joan da. Lehen eskutik dakite hori Goierri aldean, lau aldiz antolatu baitute Kilometroak: 1977an Beasain-Lazkao, 1993an Ordizia, 2001ean Beasain eta 2003an Lazkao. Bosgarrena izango da aurtengoa, Andramendi (Beasain), Jakintza (Ordizia) eta San Benito (Lazkao) ikastolen eskutik.

Bilakaera horretan fase aldaketa nabarmena ireki zuen 2015eko irailean abian jarri zen 'Kilometroak Bidea' deituriko hausnarketa prozesuak. Gipuzkoako Ikastolek aldaketa sakonagoak egiteko beharra ikusi zuten egungo garaietara egokitzeko eta parte-hartzeari atea irekitzeko. Nekane Artolak, Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak egunkari honi adierazi zion bezala, Zubimusu Ikastolak hartu zuen erronka lehenik eta atzean etorri direnek ildo beretik jo dute.

Noski, 2020ko eta 2021eko ekitaldietan koronabirusak asko baldintzatu du eraldaketa prozesu hori eta ez da haiek nahiko luketen bezala garatu. «Jai ereduari buruzko lau urteko hausnarketatik gentozen eta pausu batzuk ematera gindoazen, beste oztopo bat gehiago izan da». Horri erantzuteko funtsezkoa izan da elkarlanean eman zaion erantzuna, bai komunitate barnetik –irakasle, ikasle eta gurasoena– zein herri bakoitzeko eragileena.

Egitarau familiarra

Egitarau familiarra izan da aurtengoa eta guztietarako izen-ematea beharrezkoa izango da Kilometroak jaialdiaren webgunean. Igandean hiru gune izango dira, bana herri antolatzaile bakoitzean. Beasaingo Igartza parkean izan behar zen Potxin eta Patxinen ekitaldia Loinazko San Martin plazazpira lekualdatu du antolakuntzak eguraldia dela-eta. Bertan izango dira bi saio, lehena 11:00etan eta bigarrena 12:30ean. Horretaz gain, Realaren futbol tailerra eta ludoteka Gernika pasealekuko frontoira eraman dituzte.

Ordiziako Barrena parkean LH 3. eta 4. mailakoentzako ekintzak Beti Alai frontoira eta honen ondoko frontoi estalira lekualdatu dituzte. Kasu honetan ere bi saio izango dira: lehena 10:00etatik 11:30era eta bigarrena 11:30etatik 13:00etara.

Lazkaon, LH 5. eta 6. mailako ikasleentzako Eidabe taldearen antzerki-emanaldiak San Benitoko jolastokiaren ordez kiroldegian izango dira.

Horretaz gain, DBHko ikasleei begira hiru herrietan barrena zirkuitua antolatu da eta, ostean, bazkari musikatua Ordiziako frontoian.

Etorkizunari begira denek argi dute egun bateko Kilometroak atzean geratu dela eta urte osoko egitaraua dela jomuga, parte-hartzea erraztu eta sustatuko duten hainbat jaialdi txiki egitea. Horrela, gainera, ikasleen ahalduntzerako eta euren parte hartze aktiboa sustatzeko pausuak eman nahi dituzte ikastolek.

Hausnarketa eta planteamendu horiekin buruan ekin diote aurten erronkari Lazkao, Beasain eta Ordiziako ikastolek. 'Batera, bagara, bat gara' lelopean eta lehen unetik ezberdina izango zela buruan izanda, martxoan hasi ziren ekitaldi posiblea imajinatzen eta behin maiatzean Araba Euskaraz ospatu zela ikusteak esperantza piztu zuen. Beti osasun egoeraren araberako planteamenduekin eta izen-ematea beharrezkoa izango zela jakinda.

Hiru ikastolek edizio hau etorkizunerako elkarlanaren abiapuntu izatea espero dute, egunerokotik ateratzeko aitzakia eta bakoitza berean zentratu beharrean gauzak batera egiteko.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hainbeste espero zen Kilometroetarako azken orduak

Hainbeste espero zen Kilometroetarako azken orduak