Kaxianoren soinu handia 20 urte ixilik
Kaxiano Ibarguren Antzuolan jaio zen 1932an. Gazte zela Lizartzara joan zen bizitzera eta bertan familia sortu zuen Joxepa Atxegarekin. 2002an hil zen musikari itsu ezaguna
E.B.
Domingo, 21 de agosto 2022, 00:10
IItsas ontzi baten' eta 'Zorionak' kantu arrakastatsuak berehala etortzen zaizkigu gogora Kaxiano izena aipatzen dutenean. Horiek eta beste batzuk oso entzunak izan ziren duela hamarkada batzuk Euskal Herriko erromerietan eta gaur egun ere, entzun daitezke bazkal ondoko saioetan. Hogei urte bete berriak dira, Lizartzako itsua edo Kaxiano ibarguren hil zirela. Bat batean joan zen, minbiziak jota, gehienei ezustean harrapatuz, Antzuola jaio baina Lizartzan ordura arte bizitako musikari umoretsu eta jende tartekoa.
Publicidad
Kaxiano Antzuolako Erautza baserrian jaio zen duela 90 urte. Gazte zela joan zen bizitzera Lizar-tzara eta bertan hazi zuen familia Joxepa Atxega orexarrarekin ezkondu eta gero.
Hamazazpi urte zituela, Lizar-tza eta Araitz bailara artean dagoen tunel bat egiteko lanetan ari zela, eztanda baten ondorioz itsututa gelditu zen. Zoriotxarra zirudiena bizia aldatu zion Kaxianori zaletasuna zuena ofizioa bihurtuz. Bere bibliografian jasota dagoenez «Jose Ignacio Urdanpilleta apaizarekin braillea ikasi, eta Eugenio Mendia Lizar-tzako organistak solfeoa irakatsi zion. Manolo Iabenekin eta anaiarekin klase batzuk hartu, eta 18 urterekin plazarik plaza hasi zen Kaxiano, soinuarekin. Lehendabizi herrian bertan jo zuen, Lizartzan eta hurrena, Atallun. 14 duro kobratu zituen, garai hartan paper fabrikan astebetean lan eginda irabazten zena. Autobusean eta trenetan mugitzen zen lehen urte haietan alde batetik bestera Kaxiano».
Zazpi disko plazaratu zituen Kaxianok Elkar argitaletxearekin 1986tik 1996. urtearen bitartean
Hasieran soinua jotzen zuen bakarrik erromeria eta ezteietan, baina 1956 aldera saxoa eta baterijolea eskatzen hasi zitzaizkion, usadio berria hori zen eta. Kaxiano ez zen geldirik egoten zen gizon horietakoa, eta 1970ean Axariak hirukoa sortu zuen. Teodoro Liriok bateria jotzen zuen eta Carlos Garcíak saxoa. Hirokoteak hamaika saio jotakoa da erromerietan, ezkontza eta bestelako ospakizunetan. Lizartzako Itsua «aitzindaria izan zen Kaxiano akordeoiarekin tangoak eta mexikarrak jotzen Euskal Herriko plazetan. Eta berehala gaztelaniazko kantu ezagunak euskara-tzen hasi zen, «Cuando iba el domingo a misa... hura izan zen lehen euskaratu nuena eta izugarrizko arrakasta izan zuen erromerietan. Jendea letra emateko esaten hasi zitzaidan, trikitilariak batik bat».
Lizartzako Itsuak kantu propioak konposatu zituen. Eginkizun honetan 1975. urte aldera hasi zuen. «Goizeko lauetan edo bostetan egiten zuen lan hori, magnetofoi txiki baten laguntzarekin. Gero, pianora joan eta hantxe borobiltzen zituen doinuak. Lehenbiziko diskoa 1986an plazaratu zuen eta oihartzun handia izan zuen, han azaldu baitziren bere kanturik arrakastatzuenak: Itsas ontzi baten eta Zorionak. Lehenengo hori, zenbait uharterara deportatuak izan ziren ETAko kideen omenez egin zuen. Beste abestia, berriz, era honetara deskribatu zuen diskoa aurkeztean: Urtebetetzeetan, batez ere irratietan zorionak luzatzeko, abesti goxo bat egin nahi izan dut» aitortzen zuen Kaxianok duela urte batzuk.
Ederki bete zen amets hura Lizartzako Itsuak. Doinugile ez ezik, letrista oparoa izan zen. Bertsolari ere izan zen Ibarguren, 1960 eta 1962ko txapelketetan parte hartu zuen gainera baina laster utzi zion oholtza gainean bat batean aritzekoari. Baina lagunarteko bertso jardunari sekula ez zion laga. Euskara eta Euskal Herria izan ziren bere gai kutunenak. Izadiari, baserriari, arrantzaleei eta askatasunari makina bat kantu opa zizkien ere. Eta espetxean zeudenak eta iheslariak ere hartu zituen gaitzat batzuetan. 'Kantari naiz bizi' (Auspoa, 1997) liburuan kantu asko bildu zituen, partitura eta guzti», jaso-tzen zuen DVk duela 20 urte Kaxianoren inguruan.
Publicidad
Lan ugari eta ezagunak
Kaxiakoak musika munduan ibilitako urteetan lan ugari idatzi eta konposatu zituen. horietkao asko bilduta daude atetatako diskoetan: 'Itsas ontzi baten' (Elkar, 1986). Axariak taldeko bi lagunekin grabatu zuen. Hantxe zeuden Itsas ontzi baten eta Zorionak kantu arrakastatsuak. 'Baserritik kalera' (Elkar, 1987). Erromeria giroko kantuak ziren. 'Nere oroigarri' (Elkar, 1989). Eñaut biloba kantuan aritu zen. Ondorengo zenbaitetan ere jardun zuen mutiko honek. 'Ongi etorri' (Elkar, 1990). Pasodobleak, balsak eta rantxerak zekartzan; 'Lizartzako oihartzunak' (Elkar, 1992). Ordurarteko kantu onenen bilduma. Tapia-Leturia, Mixel Ducau eta beste musikari batzuen lagun-tzarekin; 'Antzuolari' (Elkar, 1994). Mikel Artieda eta Mixel Ducauren laguntzarekin eta 'Soinu eta kantu' (Elkar, 1996).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión