Las diez noticias clave de la jornada
Hamalau urteko ibilbidea osatu du Joxe Mari Luengok udal politikan. UDALA

Zizurkil

Joxe Mari Luengok zinegotzi kargua utzi du 14 urteko ibilbidearen ondoren

Azken urteotan Luengorekin elkarlanean aritu diren zinegotziez eta lankideez inguratuta egon zen azken udalbatzan

Amaia Núñez

Zizurkil

Jueves, 2 de octubre 2025, 20:12

Joxe Mari Luengok zinegotzi karguari uko egin zion iraileko ohiko osoko bilkuran. Hamalau urteko udal politika ibilbideari amaiera eman zion. Azken udalbatzan urte hauetan guztietan harekin aritutako zinegotzi eta lankideetako asko gerturatu ziren, bide horretan erakutsitako konpromisoari eta gertutasunari esker ona adierazteko.

Publicidad

Luengo herriko alkate izan zen zortzi urtez, eta azken sei urteetan zinegotzi gisa jarraitu du herritarren alde lanean. Zizurkilgo Udaletik adierazi dutenez, «bere jardunak izaera argi bat izan du beti: politika herriaren zerbitzura ulertzea, elkarlanaren bidetik».

Maite Amenabar alkateak hunkituta agurtu zuen Luengoren udal politikari dagokion garaia. Berarekin elkarbanatu duten ibilbidea «ohorea» izan direla aitortu zuen, bere esperientzatik eta jarreratik «asko ikasi» duela aitortu zuen. «Politika herriaren aldeko zerbitzu bezala ulertzeko modu horretatik, beti elkarlanetik». Hemendik aurrera, jubilatu ondoren, «atseden hartzeko eta familiaz gozatzeko garaia» izango du. Hala ere, Udalean utzitako arrastoa jarraituko dutela adierazi zuen, «zure lanak eta zure ekarpenek gure herriaren etorkizunean ere jarraituko dute». Oposizioko kideek ere esker oneko hitzak eskaini zizkioten.

Tertulia literarioak

Plazida Otaño liburutegian tertulia literarioak hasiko dira berriz hilabete honetatik aurrera. Datorren asteartean, urriaren 7an, 17:30ean. Zadie Smith idazlearen 'Dientes blancos' eleberria landuko dute, Monica Leivak gidatuta gaztelaniazko literatura saioen baitan.

Euskarazko tertulian, berriz, Iratxe Retolazaren 'Pleibak' liburua izango dute hizpide urriaren 27an, 17:30etik Aurrera, Miren Amuriza idazleak gidatutako saioan.

Gainera, beste bi hitzordu ere egingo dituzte udal liburutegian urrian. Hilaren 17an, palestinarren testuen irakurketa kolektiboa egingo da 17:30ean hasita, eta, jarraian, txapa tailerra egingo dute.

Publicidad

Hilaren 24an haurren irakurketa klubaren saioa egingo da Ainhoa Sukiak gidatuta. 'Zizare ia-ia hegalaria eta beste ia-ia fabula batzuk' liburua irakurriko dute gaztetxoek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad