Ione Larrañaga eta Joseba Agirrezabalaga, Alkizako Sormenaren Kabia bekarekin sarituak
Bi artistek hiru asteko egonaldia egingo dute herrian «sormen hori lanean» jartzeko
Larunbata, 18 iraila 2021, 13:03
Ione Larrañaga ilustratzailea eta Joseba Agirrezabalaga artista plastikoak irabazi dute 2021eko Sormenaren Kabia Beka. Laugarren ekitaldian aurkeztutako hamabost lanetatik Koldobika Jauregik, Mariasun Landak, Susana Cencillok eta Txiki Keixetak osatutako epaimahaiak «literatura eta ilustrazioa, eta monotipia eta serigrafia» uztartzen dituzten proposamenen alde egin du.
Aurkeztutako hautagaiek eta haien lanek «Alkiza bezalako herri batean izan dezaketen garapena» baloratu du epaimahaiak eta udazken honetan hiru asteko egonaldia egingo dute bertan Larrañaga zein Agirrezabalagaren «sormen hori lanean jartzea» izango da helburua, Jauregiren aholkularitzapean.
Uztailean amaitu zen beka-deialdi honen bitartez «hitzetan» jarri nahi izan du azpimarra antolakuntzak. Hala nabarmendu zuten aurkezpenean Koldobika Jauregi artistak, Mariasun Landa idazleak, Susana Cencillo musikariak eta Txiki Keixeta margolariak eta eskultoreak. Azken hau lehen edizioko sariduna izan zen.
Udalaren eta herriko eragileen elkarlanari esker sortu zen Sormenaren Kabia Beka 2018an. Ekimen horri esker, hainbat artistek naturagune paregabean hausnartu,esperientziak partekatu eta lan egiteko aukera izan dute azken urteotan.