Tolosa Goierri
Ikaztegietako Herri Krosean izena emateko epea, zabalikA. N.
ikaztegieta.
Martes, 4 de noviembre 2025, 20:27
XXXIV. Herri Krosa ospatuko dute azaroaren 15ean. Parte hartu nahi dutenek zabalik izango dute izena emateko epea herrikrosa.eus helbidean lasterketa eguneko 15:00ak arte.
Publicidad
Helduen proba 16:30ean hasiko da. Aurretik, haurrentzako lasterketak egingo dira. Aurten bi ibilbide antolatu dira herrigunean zehar, 10 kilometroko ibilbide luzea eta 4,5 kilometrokoa. Azken honetan 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, bakarka zein modalitate mistoan.
Proba laburrean izena emateko prezioa 10 eurokoa da bakarka eta, mistoan 15 euro. Ibilbide luzeko korrikalariek 15 euro ordaindu beharko dituzte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión