Zepai bertsolariari omenaldia bere heriotzaren 50. urtemugan
IKER AIZPURUA
idiazabal.
Larunbata, 24 uztaila 2021
Atzo eguerdian, Idiazabalgo Udalak, Akilino Izagirre Zepai bertsolaria omendu zuen bere heriotzaren 50. urteurrenean.
Omenaldia, xumea bezain hunkigarria izan zen. Zepaiek Idiazabalen izan zuen bizileku eta ostatuaren atarian egin zen ekitaldia. Bertan izan zen Zepai zenaren erregina ere.
Iñaki Alberdi alkateak, plaka estaltzen zuen ohiala kendu zuen eta ondoren, Birigarro txistulari elkarteko kideen doinuekin, Axari dantza taldeko dantzariek, aurreskua dantzatu zuten. Ondoren, Eusebio Lartzabal eta Aratz Igartzabal bertsolariek, bertso bana eskeini zioten Zepai zenari. Ekitaldia amaitzeko, Idiazabalgo kantugirako kideek, 'Zepai zenari' izeneko bertso sorta kantatu zuten.
Txalo sorta handi batekin eta familia argazkiarekin amaitu zen Zepaien omenezko ekitaldia.