Idiazabal
Odol ateratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean jubilatueneanJ. Z.
IDIAZABAL.
Martes, 30 de septiembre 2025, 20:29
Herriko odol emaileen taldeak herritarrei gogorarazi die gaur arratsaldean egingo direla odol ateraldiak jubilatuen elkartean. 16:30etik 20:30era bitartean izango da odola emateko aukera. Antolatzaileek dei egin diete herritar guztiei ekimenean parte har dezaten, beharrak handiak baitira eta jasotako odol poltsa bakoitzak bizitza bat salbatzeko balio dezake.
Publicidad
Parte hartu nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu behar dute, eta horretarako 943 00 78 84 telefono-zenbakira deitu behar dute. Deia gaur goizean bertan egin daiteke.
Odola emateko baldintzei dagokienez, ez dira berritasunik egon: 18 urtetik gorako pertsonek hartu dezakete parte, betiere 50 kilo baino gehiago pisatuz gero.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión