Borrar
Aurreko ekitaldi batean. AIZPURUA
Idiazabal

Maiatzean festa giroko asteburua antolatzeko bilera asteartean

Udaletxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 18:30etik aurrera

IKER AIZPURUA

Igandea, 27 martxoa 2022, 00:16

Comenta

Pandemiagatik 2022ko San Blasak bertan behera uzteko erabakia hartu zen. Orain, ordea, osasun egoerak hobera egin duela aprobetxatuz, Udalak, bi urtetan ospatu ez diren festak ospatzeko asteburu bat gorde du, maiatzaren 20an hasi eta 22ra artekoa.

Gauzak horrela, herritar zein eragile ezberdinen artean asteburu polit bat antolatzeko asmoz, festa batzordea deitu du datorren astearterako, martxoaren 29rako. Bilera, udaletxeko Areto Nagusian izango da, arratsaldeko 18:30ean.

Ukraina

Idiazabalgo Caritasek diru bilketa hasi du Ukrainako herritarrei bideratzeko. Kontu bana ireki mdute Kutxan (ES85 2095 5001 07 1062435374) zein Laboral Kutxan (ES74 3035 0060 41 0600100001), hala nahi duenak ekarpena egin dezan. Argitu dutenez, sarturiko dirua, zuzenean,

Ukrainako Caritasera bideratuko dute. Informazio gehiago 943 44 07 44 telefonoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maiatzean festa giroko asteburua antolatzeko bilera asteartean

Idiazabal: Maiatzean festa giroko asteburua antolatzeko bilera asteartean