Idiazabal
Jon Artanoren 'Juana' liburua aztergai hilabete honetanJ. ZABALA
IDIAZABAL.
Lunes, 5 de mayo 2025, 20:26
Irakurle taldeak Jon Artanoren 'Juana' liburua izango du aztergai hilabete honetako saioan. Elkargunea udaletxeko areto nagusia izango da, eta bertan bilduko dira kideak 19:15ean, eleberriaren inguruko iritziak eta hausnarketak partekatzeko.
Publicidad
Liburuak Juana Perea Plata du protagonista, 1937an Bilbotik Kolonbiara erbesteratutako euskal familia batean jaiotako emakume berezia. Karibera alde egin zuen nerabezaroan. Urpekari, marinela eta pirata izan zen, beti arauak hausten eta mugak gainditzen, bizitza zoriontsu baten atzetik. Azkenik, 2020ko urriaren 29an, gizon bortitz batzuek hil zuten. Bere bizitza eta heriotzaren kontakizunak, fikzio eta errealitatearen arteko mugan, eleberriari indar handia ematen dio.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión