Borrar
Aloña Barandiaran (Kultura zinegotzia) eta Iñaki Alberdi (Idiazabalgo alkatea), Korrikak herritik egindako kilometroetan.

Ver fotos

Aloña Barandiaran (Kultura zinegotzia) eta Iñaki Alberdi (Idiazabalgo alkatea), Korrikak herritik egindako kilometroetan.
22. Korrika

Idiazabalek festaz eta umorez jaso du Korrika

Festa amaitzeko, iluntzean, herriko merkatari eta ostalariek eskainitako produktuen zozketa egin da.

Iker Aizpurua

Idiazabal

Ostirala, 8 apirila 2022, 19:22

Comenta

Nahi, desio eta espero baino urtebete beranduago izan da eta nabaritu da esperoan izan dela Idiazabal. Izan ere, 22. Korrikaren lekukoa arratsaldeko 18.18etan heltzekoa bazen ere 17:00etan hasi dira idiazabaldarrak Korrikarako prestatzen. Plazako karpan, Guraso Elkarteak txokolatada eman du, Jun ta jo txaranga kaleak alaituz ibili da, Illati euskara elkartearen eskutik eta Gazte Asanbladak berriz, pintxoak eskeini ditu.

Eta lekukoa heldu denereko festa giroa nabaritu da, umorea ez baita falta izan.

Idiazabalgo aurreneko kilometroa, 2121.a, Ampok egin du. 2122. kilometroa, Idiazabalgo Udaleko langileek eta Idiazabalgo Udalak elkarbanatu dute. 2123. kilometroa, Aita Iparragirre herri eskolako ikasleek eta guraso elkarteko kideek eraman dute. 2124.a, EH Bilduren eta Kimu Kultur Elkarteak eraman dute eta azkenik, 2125. kilometroa, Illati euskara elkarteak eta Izalgo Gazte Asanbladak eraman dute.

Festa amaitzeko, iluntzean, herriko merkatari eta ostalariek eskainitako produktuen zozketa egin da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Idiazabalek festaz eta umorez jaso du Korrika