Idiazabal
Herritar ugari Gurutzetako santutegiko meza eta festanOstirala, 16 abuztua 2024, 19:49
Usadioa jarraituz, ostegunean, Andre Mariaren egunean, meza izan zen Gurutzetako Santutegian. Jose Javier apaizak eskaini zuen meza eta elizkizunean parrokiako abesbatzak ere parte hartu zuen. Jarraian, ermitaren kanpoaldean, Udalak eskainitako hamaiketakoa zerbitzatu zuen Pilarrenea tabernak, bertaratu guztientzako horretarako jarri ziren karpatan. Askotariko pintxoak dastatu ahal izan zituzten, edariarekin, bizilagunek, solasean aritu ziren bitartean. Abel eta Amez trikitilari izaldarrek alaitu zuten giroa. Dantza egitera ere animatu ziren asko eta kalejiran amaitu zuten festa.