Idiazabal
Haurrentzako lineako patinen saioa gaurJ. Z.
idiazabal.
Asteartea, 4 ekaina 2024, 20:12
Kirol astearekin aurrera eginez, gaur arratsaldean, 18.00etan hasita (eskolako Patioan), 6 eta 15 urte bitartetko gaztetxoentzako lineako patinen saioa eskainiko da. Kaskoa eta babesak eramatea ezinbesteko izango da.
Bihar berriz, planak aurrera jarraituko du, Miader Unda kirolari Olinpikoaren hitzaldiaren eskutik. Saioa arratsaldeko 18:30etik aurrera eskainiko da udaletxeko areto nagusian.