Hainbat jarduera Iñaki Iparragirre 'Iparra' eta Eduardo Irizar gogoratzeko
32 bikote lehiatu ziren mus txapelketan giro ezin hobean
Kimu kultur elkarteak antolatutako ekintza sortak amaiera eman zion asteburuan Idiazabalen Iñaki Iparragirre 'Iparra' eta Eduardo Irizar omentzeko asmoz antolatutako programari. Ekimenek harrera beroa izan zuten, eta hainbat jarduera nabarmendu ziren egitarauan.
Larunbatean, frontoiko tabernan jokatutako mus txapelketa izan zen arrakastatsuenetako bat, parte-hartze handiarekin. Guztira, 32 bikote lehiatu ziren giro ezin hobean. Txapeldunak Lazkaoko Ander Insausti eta Joanes Begiristain izan ziren, eta bigarren postua Alkizako Igor Gorostidi eta Zizurkilgo Unai Oriak osatutako bikoteak eskuratu zuten.
Ekitaldiek igandean izan zuten amaiera, Atxurbira burutzen duten ohiko ibilaldiarekin. Irteeran, 25 pertsona inguruk parte hartu zuten, elkarrekin mendi buelta batez gozatzeko aukera izan zuten.