Borrar
Dena prest da gaurko jai egunaz gozatzeko Idiazabalen. ZABALA

Idiazabal

Gazta Txapelketa, Ganadu Azoka eta Alboka Topaketa gaur Idiazabalen

Baserritarren Eguna eta Artzain Gazta Txapelketa ospatuko dituzte gaur, herria artzaintzaren eta tradizioaren erakusleiho bilakatzeko asmoz

JOSU ZABALA

idiazabal.

Larunbata, 11 urria 2025, 20:43

Comenta

Gaurkoan, Idiazabal izango da euskal baserriaren eta artzaintzaren bihotza. Euskal Herriko Artzain Gazta – Idiazabal Baserriko Txapelketaren 42. edizioa eta Baserritarren Eguna ospatuko dira gaur herrian, egun ekintzaz beteriko egun berezian. Aurten, gainera, Gipuzkoako laugarren Alboka Topaketa izango da lehen aldiz Idiazabalen, eta festa giro berezia ekarriko du herriko kale eta plazetara.

Gazta onenen bila, Igarondon

Goizeko 10:30ean hasiko dute Ar-tzain Gazta elkarteak antolatutako Euskal Herriko Artzain Gazta – Idiazabal Baserriko Txapelketa Igarondo pilotalekuan. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako txapelketetan sailkatu diren gaztagile onenek parte hartuko dute, 40 bat gazta izango direlarik lehian. Ekitaldiaren aurkezpen egunean, elkarteko presidentea den Marta Perez Loperenak adierazi zuenez, «gaztagileentzat txapelketa hau oso garrantzitsua da, urte osoan egindako lanaren aitortza baita».

Sari banaketa 13:45 inguruan egingo dute, eta goiz osoan zehar gazta egileen eta artisauen postuak, gazta egiteko erakustaldiak eta dastaketak izango dira. Aurten mendiko gazta izango da protagonista, Aralar, Urbia eta Aloñako txaboletan tradizioz egindakoa «Gazta berezi hau balioan jarri nahi dugu, artzainek mendiak zaindu eta jasangarritasunez lan egiten dutelako», azaldu zuten antolatzaileek.

Albokaren doinua, kalez kale

Aurtengo berrikuntza nagusietako bat Gipuzkoako Alboka Topaketa izango da. Teresa Jareño Gipuzkoako Albokarien Elkarteko lehendakariak azaldu zuenez, «XX. mendean desagertzeko zorian egon zen alboka, baina zorionez Idiazabalen eta inguruko bailaran bizirik mantendu zen».

Egun osoan zehar, herriko kaleetan zein plazan, albokaren soinua izango da protagonista, gazta usainarekin eta ganaduaren hotsarekin nahasita.

Gazta, ganadua eta musika. Hiru elementuak uztartuta, gaur Idiazabalek euskal baserriaren eta artzaintzaren indarra erakutsiko du berriz. Festa giroan, baina lanaren eta tradizioaren balioa gogoraraziz, herriak ospakizun handia biziko du gaur.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazta Txapelketa, Ganadu Azoka eta Alboka Topaketa gaur Idiazabalen

Gazta Txapelketa, Ganadu Azoka eta Alboka Topaketa gaur Idiazabalen