Borrar
2019an ospatu zen azkenekoz Gazta Azoka. AIZPURUA
Idiazabal

Euskal Gaztaren Azokan postua jartzeko izena emateko aukera zabalik

IKER AIZPURUA

Idiazabal.

Asteazkena, 20 apirila 2022, 23:14

Comenta

Covid-19ak eraginda, bi urteko etenaldiaren ondoren, Euskal Gaztaren Azoka itzuliko da aurten. Maiatzaren lehen asteburuan, 7 eta 8an izango da.

Gazta postuez gain, bestelako salgaiak ere egongo dira azokan ohikoa den moduan. Postu hauek jarri ahal izateko, izena emateko aukera ireki du udalak ostirala bitarte.

Azoka bi egunekoa izanik, bi egunetan etortzeko interesa adierazten dutenek izango dute lehentasuna.

Norberak ekoiztutako produktuen salmentari emango zaio lehentasuna. Azkenik, saltzaile guztiek euren jarduera aurrera eramateko legalki eratuta daudela justifikatu beharko dute dagokion agiria bidalita.

Izena emateko inprimakia www.idiazabal.eus webgunean eskuratu daiteke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Gaztaren Azokan postua jartzeko izena emateko aukera zabalik

Idiazabal: Euskal Gaztaren Azokan postua jartzeko izena emateko aukera zabalik