Aita Iparragirre ikastolako mendizaleak Legazpiko lurretan. I.G.

Idiazabal

Aita Iparragirre ikastolako mendi taldea Legazpin

Miércoles, 19 de febrero 2025

Aita Iparragirre Herri Eskolako mendi taldeak otsaileko irteera burutu du, oraingoan Legazpiko lurretan barrena. Otsailaren 16an, ikasle eta gurasoek osatutako 55 laguneko taldeak goiz pasa zoragarri batez gozatu zuen, Kimuberri - Arrolamendi - Arrano - Oregi - Kimuberri ibilbidea eginez.

Publicidad

Mendizaleek paisaia ikusgarriaz gozatzeko aukera izan zuten. Udalaitz, Anboto, Gorbeia, Orkatzategi, Aizkorri, Aralar eta Beriain urrutiago ikusi ahal izan zituzten, eta gertuko mendien artean Korosti, Irimo eta Izazpi nabarmendu ziren. Eguraldia lagun izan zuten, eta ikuspegi ederrek ibilbideari balio erantsia eman zioten.

Bidean, Kimuberri elkarteak eskainitako hamaiketakoa izan zuten atsedenaldirako, bertaratutakoek indarrak berritzeko aukera ezin hobea izan zutelarik. Mendi taldeak eskerrak eman nahi dizkio Legazpiko udalari eta bolondres herritarrei, igandero eskaintzen duten zerbitzuagatik. Antolatzaileen esanetan, «bikaina eta meritu handikoa» da herritarrek egiten duten lana, eta horrek mendi irteerak are erakargarriago bihurtzen ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad