Las diez noticias clave de la jornada
Emeterio Arrese plazan haurrentzako futbol txapelketa antolatu zuen Lauburu elkarteak talde ugariren parte hartzearekin. ARGAZKIAK A. NÚÑEZ

Ibarra

Kirola nagusi festetan

Gaur kale-antzerkia aurkeztuko du Hauspoa elkarteak eguerdian eta txekor-jatea antolatuko du Sendi-Ekintzak

Viernes, 22 de agosto 2025, 20:43

Kirola izan zen nagusi atzo San Bartolome jaietan. Goizean haurrentzako 4x4 futbol txapelketa antolatu zuen Emeterio Arrese parkean Lauburu Kirol elkarteak. Giro derra izan zen gaztetxoak animatzera gerturatu ziren herritarrekin. Jarraian, erretirodunentzako hamaiketakoa eskainiko zen Bizi-Nahi elkartean eta segidan, herri-kirol saioa San Bartolome plazan. Arratsaldean, berriz, haur, gazte eta helduentzako toka eta bola txapelketak antolatu zituen Ibarra Kirol elkarteak.

Publicidad

Gaur Giroarte dultzaina taldearen Dianarekin hasiko da eguna. Eguerdian 'Ezkontzerikan ez dugula espero' kale-antzerkia eskainiko du Hauspoa kultur elkarteak, Danon Txokoatik abiatuta. Bazkalorduan txekor-jatea izango da Sendi-Ekintza elkartearen eskutik. Arratsaldean, haur eta nerabeentzako ur-parkea egongo da Uzturpe ikastolako patioan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad