Ibarra
Hezkidetza izango du ardatz martxoko aurtengo egitarau bereziakAdin ezberdinetako herritarrei zuzendutako egitaraua antolatu du Herri Hezitzailea lan taldeak martxoaren 8aren harira
Amaia Núñez
ibarra.
Miércoles, 5 de marzo 2025, 20:44
Martxoaren 8a helburu zabalago batera bideratuko da aurten Ibarran. Herri Hezitzaile foroaren bidez antolatu dute aurten Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu den egitaraua, eta bertan, Hezkidetza izango da gai nagusia. «Ibarra Herri Hezitzaileak hainbat eragilek osatzen dugu eta eragile guztion arten erabaki genuen aurreko ikasturtean hezkidetza gai zentral bat izan behar zuela lanketa desberdinak egiteko herri mailan, behar ezberdinak antzematen genituelako bai haur, nerabe, guraso eta jendearen artean», azaldu zuen Julen Urrestarazu zinegotziak aurkezpenean.
Publicidad
Ibarra Herri Hezitzailea lantalde irekia da, eta eragile ugarik osatzen dute: Uzturpe Ikastolak, osasun etxeak, Nura Gizarte Hezitzaileak, Gaztezulok, Zugatik Gugatik-ek, Loatzok, Alurrek, UEMAk, Galtzaundik, Txiribitu Aisialdi Taldeak, Oinherrik eta Udalak. Kasu honetan, foroa irekia denez, Hauspia elkarteak ere parte hartu du udaberrian ere uzatuko den programa osatzen.
Horrela, bihartik aurrera hainbat ekitaldi egingo dira herrian, besteak beste, tailerrak, erakusketa, mahai-ingurua eta festa.
Adin ezberdinetako emakumeen arteko mahai ingurua eta autodefentsa feminista ikastaroa ere aurreikusi dituzte
Martxoaren 7an, ikastolan, irakurketak, antzerkiak, jolasak, dantzak eta abar egingo dituzte gaiaren inguruan gaur eta iluntzean plazan hainbat ekitaldi egingo dira. 'Ztandap' bakarrizketa egongo da Hauspoak antolatuta kultur etxean 19:30ean, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren eskutik, eta sarrera doakoa izango da.
Ondoren, poteo musikatua eta emakumeen afaria egingo dituzte, batetik, eta, bestalde, DJ batekin pintxada eta ikasleek ogitartekoak egingo dituzte plazan. Larunbaterako, berriz, eskualde mailan antolatu diren ekintzetan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak.
Gazteekin lanketa berezia egingo dute Gaztezulon. «Nura eta Gaztezuloko hezitzaile moduan ikusten genituen nerabeekin hainbat gai genituela lantzeke, eta egunerokotasuneko gaiak zirela, eta Ehiera kooperatibaren laguntzarekin bi gai antolatu ditugu tailer moduan, bat maskulinitatea eta bestea sexualitatea», adierazi zuen Izaskun Urrestarazu hezitzaileak. Gazteekin bi gai hauek lantzeko hainbat saio egingo dituzte datozen asteetan.
Publicidad
Horiez gainera, adin ezberdinetako emakumeen arteko mahai ingurua eta autodefentsa feminista ikastaroa ere aurreikusi dituzte. Dena den, egitaraua ez da itxia, eta datozen asteetan ekintza berriak gehitu daitezke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión