Ibarra
Hauspoa elkarteak botako du jaietako txupinazoa eguerdianGazteen egunarekin emango diote hasiera igandera bitartean luzatuko diren herriko festei
Ibarra
Miércoles, 20 de agosto 2025, 20:49
San Bartolome festak iritsi dira Ibarrara urtebeteko itxaronaldiaren ondoren. Kuadrillen egunarekin hasiko dituzte festak eta, ohitura den bezala, kitaldiz betetako bost egunetako egitaraua izango dute aurretik.
Publicidad
Hauspoa kultur elkarteko kideek botako dute suziria eguerdian. Aurretik, dena den, bozeto- eta diseinu-lehiaktako sari-banaketa egingo da San Bartolome plazan 11:30ean. Segidan, gazte koadrilak plazan elkartuko dira eta, txupinazoaren ondoren, Ibarrako eta Villabonako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin batera kalejira egingo dute koadrilek bazkalordura arte.
Arratsaldean, Txiribitu taldeak haur eta gazteentzako jolasak antolatuko ditu 16:00etatik aurrera San Bartolome plazan. Jarraian, sokadun bigantxak egongo dira Beheko bideko zelaian 18:00etan. Parte hartzeko 16 urte beteak eduki behar dira eta, gazteagoek, ikusle bezala bakarrik egon ahal izango dira.
Ondoren, txaranga bartolroarekin kalejira hasiko da 19:30ean Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik. Iluntzean, herri-afaria egingo da plazan eta, 21:30ean 'Xaibor' diskofesta hasiko da Emeterio Arrese plazan. Gaueko 22:30 zezensuzkoa izango da. Festa batzordeak gogorarazten du guraso eta tutoreak direla adintxikikoen arduradun ekintza honetan eta sintetikorik gabeko arropa eramatea gomendatzen dute. Gauerdian Lehiotikan eta Etsaiak taldeen kontzertuak egongo dira.
Gainera, ohitura den bezala Hauspoa Kultur elkarteak eta Alurr dantza taldeak emanaldi bereziak aurkeztuko dituzte jaien egitarauaren baitan. Horrela, larunbat honetan, 'Ezkontzerikan ez dugula espero' kale-antzerkia eskainiko dute Hauspoako kideek. Emanaldia Danon Txokoa inguruan hasiko da eta herriko hainbat guneetan geldialdiak egingo dituzte. Antzezlana 1806 urtean kokatzen da, Coccia familia Napolesetik Ibarrara iristen denean. Lorenza de Aramburu tolosarra da familiaren buru eta Italian alargun geratu ondoren, bost seme-alabekin sendiarengana itzultzea erabakitzen du. «Gauzak horrela, Inacio Cocciak (seme zaharrena) Frantzisko Ezeizabarrena ibartarrarekin alaba ezkontarazteko tratua egingo dute. Hori dela eta, Blas Coccia -23 urteko seme gazteena- hogeitamar urte inguruko Maria Frantziska Eceizabarrena ibartarrarekin ezkontaraztea izan zuten helburu», dio sinopsiak.
Publicidad
San Bartolome egunean, berriz, Alurr dantza taldeak 'Loratuz emanaldia aurkeztuko du Emeterio Arrese parkean 22:45ean. Emanaldi berria «bizitzaren zikloaren baitako gogoeta da. Sortzea, bizirautea, eta desagertzea. Loreak eta loratzeak ditu zimeldu eta usteltzearen bezainbeste eraldaketa. Gizakiok bezala, barneko eta kanpoko eraldaketak gorputzaren bidez irudikatuko dira», azaldu dutenez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión