Ibarra
'Gazteak eta buru osasuna' jardunaldia antolatu du Nura ElkarteakIbarra
Martes, 29 de octubre 2024, 19:09
Azken urteetan agerian geratu da gazteek buru osasun arazoak pairatu ditzaketela eta horren garrantzia erakusteko Nura Gizarte elkarteak 'Gazteak eta buru osasuna' jardunaldia antolatu du, datozen asteetan egingo diren bi hitzaldirekin. Hitzaldiak Ibarrako kultur etxeko areto nagusian egingo dira.
Publicidad
Datorren astelehenean, azaroaren 4an, Agifes elkarteak 'Gazteen buru Osasuna, guztion erronka' hitzaldia eskainiko du 17:00etan. Azaroaren 11an, berriz, Biziraun elkartearen eskutik, 'Mitoak apurtzen, hitz egin dezagun suizidioaz' hitzaldia egongo da, 17:00etan. Hitzaldietarako sarrera doakoa da eta herritar guztiak daude gonbidatuak.
Udaletxea itxita
Santu guztien eguna dela eta, ostiralean, udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión