Bartola eta Bartolo. Erraldoiek kalejira egin zuten Giroarte dultzaina taldearen eta herritarrek osatutako txarangaren doinuekin. A. NÚÑEZ

Ibarra

Festaren alaitasunez blai

Ibarrako jaiak. Hauspoa elkarteko kideek bota zuten txupinazoa eta gaur antzerki berria aurkeztuko dute

Jueves, 21 de agosto 2025, 20:30

Eguna euriarekin hasi bazen ere, alaitasunez busti ziren atzo ibartarrak. Eguerdirako minutu batzuk geratzen zirenean lagun taldeak elkartzen hasi ziren San Bartolome plazan jaiei hasiera emateko. Hauspoa Kultur elkarteko kideek bota zuten txupinazoa, taldearen sorreratik 25 urte betetzen direnean, eta eskertuta agertu ziren jai batzordak eskainitako aukeraz.

Publicidad

Ibarrako buruhandi eta erraldoiak ere gehitu ziren festara. Euriak txupinazoa errespetatu bazuen ere, segidan bota zuen euri zaparradak ez zuen inor kikildu eta Giroarte Dultzaina taldea eta herritarrek osatutako txarangaren atzetik dantzan kalejiran joan ziren buruhandi eta erraldoiekin batera. Arratsaldean haurrek ederki pasa zuten Txiribitu Aisialdi taldeak antolatutako jokoetan eta, gazteek bigantxen aurrean jartzeko ausardia izan zuten.

Gaurko egitaraua

Herriko trikitilariek Diana joko dute 9:00etan egitarauari hasiera emateko. 10:00etan haurrentzako 4x4 futbol txapelketa antolatuko da Emeterio Arrese parkean, Lauburu Kirol elkartearen eskutik. Jarraian, erretirodunentzako hamaiketakoa eskainiko da Bizi-Nahi elkartean eta 12:30ean, herri-kirol Saioa egongo da San Bartolome plazan. Jexux Mujika, Ugaitz Mugertza, Hodei Ezpeleta eta Eloy Kortxro aizkolariak parte hartuko dute, eta Estefania Etxebeste harri-jasotzaileak.

Bazkalondoren, sei eta hamabi urte bitarteko haur eta gazteentzako toka eta bola txapelketak antolatuko ditu Ibarra Kirol elkarteak Emeterio Arrese parkean. Jarraian, helduentzako txapelketan antolatuko dira.

Segidan, Pontx pailazoaren 'Denak plazara' emanaldia egongo da ikusgai plazan eta 19:00etan helduen danborrada aterako da Iraunkorrak txarangak alaituta. Gauean zezensuzkoa izango da 22:30ean eta, ondoren, Laket taldearekin emanaldia. Afalostean, helduen danborradal kalejira egingo du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad