Borrar

Hondakinen bilketako aldaketak irailean zehaztuko dira

ANDONI ETXEBERRIA

SEGURA.

Igandea, 3 iraila 2017, 00:09

Comenta

Hondakinen bilketa sisteman Udalak egin nahi dituen aldaketak egunotan zehaztuko dira. Iraileko lehen asteetan emango zaio amaiera azken hilabeteetan Udalak burutu duen hondakinen inguruko herri-hausnarketari eta herritarrei jakinaraziko zaie zein izango diren egin nahi diren aldaketak. Hondakinen inguruko hausnarketan 321 segurarrek parte hartu zuten eta, prozesu horretan jasotako ekarpenak aztertu ondoren, hartuko du Udalak azken erabakia bilketa sistemaren inguruan.

Bilketa mota ezberdinak aztertu dira, atez atekoari hobekuntzak egin eta sistema mistoa jartzea edo edukiontzien bidezkoa, herritarrek egin dituzten ekarpenen arabera. Aldaketek suposatuko luketen inbertsioa ere kontuan hartu da. Egun gutxi barru emango zaie herritarrei hartu den erabakiaren berri eta urte bukaerarako bilketa sistema berria martxan jartzea aurreikusten da. Organikoko hondakinak herrian tratatzeko asmoa ere badu Udalak, baina horrek prozesu luzeagoa eskatzen du eta epe motzean ez da aurreikusten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hondakinen bilketako aldaketak irailean zehaztuko dira