Irura
Herriko komertzioa lagunkoiagoa izan eta komunitatea indartzeko proiektuaHainbat konpromiso hartu dituzte adinekoekin 'Establezimendu Lagunkoiak' izenpean
Irura
Jueves, 16 de octubre 2025, 20:21
Eguzki-Txoko jubilatuen elkarteak eta Irurako Udalak elkarlanean Irura Lagunkoia egitasmoa jarri zuten martxan 2018an, Euskadi Lagunkoia programara atxikitu eta bi urtera. Orain pauso bat gehiago eman dute bide horretan Establezimendu Lagunkoiak proiektua osatuz.
Publicidad
Egitasmo berria adinekoek herriko establezimenduekin duten loturari jarraituz sortu da; izan ere, Euskadi Lagunkoiaren helburua da adineko pertsonen eta, oro har, herritar guztien parte hartzea bultzatzea auzo eta inguruneak hobetzeko asmoz, zahartzen joan heinean bizitza herrian egiten jarraitzeko aukera izan dezaten.
Zentzu horretan, adineko herritarrek bertako dendetako kontsumitzaile izatea balioan jartzen du Lagunkoiaren baitan dagoen programa berriak, eta herriko komertzioek komunitateari eskaintzen diotena azpimarra-tzen du. Alde batetik, «dendariek garrantzi handia dute adinekoen autonomia bultzatzen, bizi-kalitatea bermatzen eta zailtasunen hasierak antzematen», Udaletik azaldu dutenez, bestetik, «establezimenduek betetzen duten paper komunitarioa balorean jartzea garrantzitsua da».
Programa berriarekin bat egin duten herriko komertzioek hainbat konpromiso hartu dituzte lagunkoiagoak izateko
Irurako sei komertziok bat egin dute ekimen honekin oraingoz: farmazia, Tximak ileapaindegia, Xare Kafetegia, Irura kafetegia, Ostatua eta Trinketeak. Aldi berean, adin guztietako pertsonekin lagunkoiak izateko hainbat konpromiso hartu dituzte. Horrela, kontuan hartuko da denda hauetan deskantsurako aulkiak izatea; kartelak eta prezioak, argiak, bistan egotea eta eguneratuak izatea; euskarri elementuak izatea (lupa, makilak eusteko tresnak, abanikoa..); bezeroei era aktiboan entzutea; ondo hornitutako komun publikoa eskaintzea; leku irisgarria ranparekin eta oztoporik gabeko pasiloekin; eta argiztapen egokia eta nahikoa edukitzea.
Egitasmoarekin bat egiten duten herriko establezimenduek zigilu adierazgarria izango dute eskaparatean jarrita bezeroei haien konpromisoa ezagutzera emateko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión