Familia asko elkartu dira ermitako pagadiaren inguruan BTT lasterketako partaideen zain. Argazkiakbelauntzaran
Berastegi

Giro bikaina San Lorentzon jaiei agur esateko

Lagun ugari elkartu dira ermitan tradizioa betez eta Basurde elkartekoek eskainitako hamaiketakoa dastatu ahal izan dute

Elisa Belauntzaran

Berastegi

Domingo, 10 de agosto 2025, 19:00

Lagun ugari hurbildu dira aurten ere goizean goiz San Lorentzo egunean honen omenez Berastegin duten ermitara. Eguraldi bikaina zutelarik, oinez edo bizikletaz igo dira auzotar gehienak aspaldiko ohiturari eutsiz.

Publicidad

Meza izan dute baseliza politean eta elizkizuna entzun ostean, Basurde elkarteko lagunek prestatutako hamaiketakoa dastatu dute bertaratutako guztiek. Tradizio handiko eguna izaten da San Lorentzo eguna Berastegin, eta familia giroan ospatzen dira ermitaren inguruan antolatu hitzorduak. Esaterako, Mikel eta Martin Zarautzen bizi dira, baina aitarekin joan dira, gurasoaren txikitako ohiturari jarraipena emanez.

Meza ospatzen zen bitartean, BTT lasterketa ere egin da eta gaztetxoen artean Ioritz Saizar izan da azkarrena, atzetik Amets Zubillaga eta Iker Cestau sailkatu direlarik. Behin basora iritsitakoan, gaztetxoak eta atzetik etorri diren nagusiak ere itzalaren eta ura freskotasunaren bila joan dira, beroa estutzen hasia baitzen gogotik ordurako.

Indarrak berreskuratzeko Basurde elkarteko lagunek prestatutako hamaiketakoa izan dute baselizako pagadian. Txorizo eta haragi egosia, gazta, ardoa, sagardoa, ura eta bestelakoak izan ziren; baita salda beroa ere baina gehienek muzin egin diote aurtengoan azken honi.

Behin hamaiketakoa dastatuta, berastegiarrek herriko bideari ekin diote bertan jarraitzen baitzuen jaietako egitarauak. Ermitan meza izan da, baina Tourseko San Martin elizan ere izan da elizkizuna. Ondoren, eguerdi partean, pilota partidak jokatu dira frontoian.

Publicidad

Arratsaldean, berriz, San Joan dantzak ikusteko aukera izan dute berastegiarrek. Lagun ugari biltzen dituen saioa izaten da eta aurten ere ez dute hutsik egin herriko dantzarien emanaldia ikusteko. Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maider Arregi, Sebastian Lizaso, Sustrai Colina eta Xabier Illarregi bertsolariek, Dantzerki emanaldiak eta Larrañaga eta Ostolazak osatuko dute San Lorentzo eguneko egitaraua.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad